Kursaal Eskura egitasmoaren baitan, Kursaal Eszenak Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Udalekin bat eginda, antolatzen dituen kontzertu eta ikuskizunak eskura jartze aldera, doako autobus zerbitzua eskaintzen du Donostiatik joan-etorria egiteko. Hurrengo proposamena azaroaren 12rako da eta Hamburgoko auditorio berri enblematikoko NDR Elbphilharmonie Orchestra, Alemaniako orkestra garrantzitsuenetarikoak emango du kontzertua, Leonidas Kavakos biolinista karismatikoarekin batera. Kavakos bakarlari gsia arituko da.
Iraurgi Berritzen, eskualdeko Garapen eta Berrikuntza Agentziak, Establezimenduen Eskualdatzea ardatz hartuta lan lerro ezberdinak jarri ditu abian. Lan lerro hauek hiru jarduera ezberdinetan zentratuko dira: Merkataritza establezimenduak, industria enpresak (ETE-ak) eta eraikuntzako gremioak. Eskualdean, azken urteetan, ekonomikoki errentagarriak izanda ere izaera ezberdineko establezimendu ugarik itxi ditu bere ateak. Hauetako asko, errelebo edo jarraipen ezagatik itxi dira honek, eskualdeko herriguneetan, enpleguan nahiz ehun ekonomikoan duen eragin nabarmenarekin.
Iñigo Dierez azkoitiarraren "Katu" liburuaren aurkezpenarekin eman zaio hasiera Mintzalagun programaren aurtengo ikasturteari. Atzo izan zen aurkezpena eta 25 lagun inguru bildu ziren ekitaldian. Mintzalagun egitasmoa tarteko, euskaldun berriek euskaldun zaharrek dedikatzen dioten denborari esker, euskara praktikatzeko aukera dute aisialdiko testuinguru batean. Urte osoan eman daiteke izena Mintzalagun programan, egokiena ikasturte hasieratik aukera aprobetxatzea den arren. Mintzalagun programa Udalak eta Aek-k elkarlanean martxan jarritako egitasmoa da.
Datorren astelehenean, urriaren 21ean, 9:00etan izango den Udal Osoaren Ez Ohiko Bilkuran egingo da azaroaren 10eko hauteskunde orokorretarako mahaikideen zozketa.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
22
| ||||||