Azkoitiko Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi du Baionan hilda aurkitu duten emakumearen ustezko erailketa. Halaber, biktimaren familiari eta hurbilekoei bere elkartasuna helarazten die. Udalak herritarrak animatzen ditu deitutako kontzentrazioetan parte hartzera.
Azkoitiko Udalak autobusa jarriko du Behobiara joateko eta beraz, aurretik autobuserako izena Azpeitian eman zutenek ere, aukera dute Azkoititik abiatzeko hala nahi izanez gero. Azkoititik autobusa goizeko 7:15ean aterako da Xabier Munibe kaleko geralekutik, Aizkibel Liburutegi ondotik.
Azpeitian izena eman arren, Azkoititik atera nahi dutenek lasterketa egunean geralekura gerturatu besterik ez dute. Ez daukate beste inon izenik eman beharrik.
Oraindik izena eman ez dutenak, berriz, oraindik garaiz dabiltza. Bihar, azaroak 7, da izena emateko azken eguna. Izen-ematea Elkargunean egin daiteke. Txartelaren prezioa 6 eurokoa da eta izena ematerakoan ordaindu beharko da.
Urteroko usadioari jarraituz, Adinduen Astea ospatuko dute San Jose Egoitzan azaroaren 12tik 17ra. Festa giroa izango da nagusi sei egunez eta Sendiaren Egunarekin emango zaio amaiera aurtengo edizioari. Antolatutako jardueren bueltan, belaunaldi ezberdinak elkartuko dira egoitzan bertso, kantu eta dantza bidez egoiliarrak omentzeko. Jaitsi egitaraua (pdf)
Udaleko brigadako langileak Kukuerriko bidean bi astez lanean aritu dira hain errepide estuari ze konponbide eman zitekeen aztertu ostean. Errepidea bost gune edo puntutan zabaltzea lortu dute, auto gurutzaketak errazteko xedez.
Trafiko gutxiko errepidea da baina estua izateak arriskua areagotu egiten du, nahiz eta bidea egoera onean mantenduta egon.
Arriskuak saihesteko asmoz, Azkoitiko partean, Larrume baserriraino doan errepide tarteko bost puntutan zabaldu da bidea. Horietatik hirutan hormigoia bota da zabalguneetan.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||