Azkoitia Lagunkoiak emozioen eta teknologia berrien inguruko ikastaroak antolatu ditu

Azkoitia Lagunkoiak emozioen eta teknologia berrien inguruko ikastaroak antolatu ditu

Aurreko ikastaroko partaideak KZgunean emandako saioetako batean. Azkoitia Lagunkoia proposamen berriekin dator. Azaroan informatika eta interneteko saioak antolatu zituen eta jarraipena…

Gehiago...
Udalak Gaztaneneako parkean eraikiko du parke estalia, Gamundi Etxearen ondoan

Udalak Gaztaneneako parkean eraikiko du parke estalia, Gamundi Etxearen ondoan

Hainbat alternatiba aztertu eta baztertu ostean, Udalak parke estalia Gaztaneneako parkean eraikitzea erabaki du, Gamundi Etxearen ondoan eta egungo taxi…

Gehiago...
Jone Zabaleta: “Lasterketa bera ez zitzaidan hain ondo joan, sentsazio txarrak izan nituen baina banekien dena eman beharra neukala”

Jone Zabaleta: “Lasterketa bera ez zitzaidan hain ondo joan, sentsazio txarrak izan nituen baina banekien dena eman beharra neukala”

Jone Zabaleta atletak asteburuan Salamancan jokatutako 3.000 metroko Espainiako Txapelketan brontzezko domina irabazi zuen 23 urtez azpikoetan. eta 10:18:88 denborarekin.…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Martxoaren 28tik apirilaren 2ra arte, liburutegia itxita

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/03/27, Asteazkena - 09:15

Aste Santuko oporrak direla Aizkibel liburutegiak ordutegi berezia izango du:

- Martxoaren 28tik apirilaren 2ra arte liburutegia itxita izango da.
- Apirilaren 2tik 7ra betiko ordutegian irekiko du:
Goizez 9.30 - 13.30
Arratsaldez 16.00 - 20.00

   

Taxi geltokia Ibai Ondora lekuz aldatu da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/03/27, Asteazkena - 01:00

taxigeltoki.pngTaxi geltokia Julio Urkixotik Ibai Ondora aldatzea erabaki du Udalak. Izan ere, taxilariek eurek eskatu zuten aldaketa egitea, orain arteko geltokian ez zeudelako eroso: bateriako aparkalekuak oso gertu zituzten, autobus geltokia ere aurrean, eta horrek maniobrak egitea eragozten zieten askotan. Taxilarien proposamenari jarriki eta bideragarritasuna aztertu ostean, geltokia Ibai Ondora pasatzea erabaki du Udalak.
   

Etorkinen inguruko zurrumurruen inkesta

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/03/26, Asteartea - 14:31

inkesta.pngAzkoitian bizi diren etorkinen inguruan zurrumurru eta iritzi oker ugari dago eta horrek hainbat errezelo sortzen ditu herrian. Horri buelta eman asmoz, azterketa bat egitea erabaki du Aniztasun Kontseiluak: hala, iritzi horiek bildu, aztertu, eta egiazkoak diren ala ez konprobatu ondoren, benetako informazioa kaleratuko du.

Eta horretarako herritarren laguntza eskatzen du. Inkesta bat prestatu du eta galdetegi horri ahalik eta azkoitiar gehienek erantzutea nahiko luke. Horri honetan bertan duzue galdetegia, eta bete ostean, Elkargunean, udal liburutegian eta udaletxeko harreran jarriko diren kutxa batzuetan utzi beharko duzue.

Herritar guztion iritzia da garrantzitsua eta horregatik eskatzen zaizue parte hartzeko. Azkoitiko elkarbizitza hobetzea da helburua. Beraz, animatu, bete inkesta eta utzi kutxetan.

   

2013ko aurrekontuak herritarrei azaldu dizkie Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/03/25, Astelehena - 11:00

aurrekontuaurkezpen.png2013ko Udal aurrekontuak iragan martxoaren 14an onartu zituen Udalbatzak eta aurrekontu horiek jasotzen dutena azaltzeko herritarrekien bilera irekia egin zuten Udal Gobernuko ordezkariek lehengo astean. 30 herritar inguru bildu ziren bilera horretan, eta 2013ko kontuen inguruko informazioa eta azalpenak jaso ostean, Pello Baztarrika alkateari eta gainerako zinegotziei galderak egiteko aukera izan zuten. Besteak beste, musika eskolaren proiektuaren ingurukoak, Espainiatik ezarri dituzten eta ezartzekoak diren araudi berriaren ingurukoak eta langabeziari aurre egiteko aukeren ingurukoak izan zituzten mintzagai.

 

   

Eskaintza zabala izango da Aste Santuan herrian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/03/25, Astelehena - 10:47

astesantu.pngBisita gidatuak, prozesioak, haur astea eta Udaberriko Ekintzak... Asteazkenetik aurrera ekintza eta ekimen ugari izango dira herrian. Jarraian dituzue batzuren eta besteek egitarauak. Horrez gain, gogoratu Loiolako Turismo bulegoa zabalik dagoela martxoaren 22az geroztik. Hemen duzue ordutegia:

. Azkoitiko gune historikoa eta parrokia ezagutzeko bisita gidatuak, Juan Bautista Mendizabalen eskutik. (Aurrez erreserbatu behar dira).

. Elizkizunak eta prozesioak

. Haur astea eta udaberriko ekintzak

   

orrialdea: 320 / 352

<< Hasiera < Aurrekoa 311 312 313 314 315 316 317 318 319 320 Hurrengoa > Amaiera >>

LogoIB

urolanprest azkoitia

NireOrdainketa

enplegu-plana.png

bidegorri170

azkoitiangarbihandia.png

lurraldebus-banner-laukia-EU

urbanue-logo_.jpg

ikonoak-irekia-gardentasuna

AGENDAN DATOZENAK

GURE BIDEO KANALA

AzkoitikoUdala

Argazkigaleria


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut