Bost minutuko isilunearekin ospatuko du Udalak Memoriaren Eguna azaroaren 14an, etzi, goizeko 11.00etan. Aurreko urteetan bezala, Intsausti Jauregi aurreko “Oroimenean” eskultura ondoan kontzentrazioa egingo dute udal ordezkariek eta bertaratu nahi duten herritarrek. Isilunearen ostean, lore eskaintza egingo da eskultura aurrean, herriko biktima guztiak oroituz.
Memoriaren Eguna azaroaren 10ean da, baina joan den igandeko hauteskundeak tarteko, hilaren 14ra atzeratu da aurten ekitaldia.
Udalak herritarrei dei egiten die parte hartzeko ekimenera batuz.
Usadioari jarraituz, kanpai hotsa da gaur nagusi Azkoitian, San Martin egunean. Herritar mordoa bertaratu da kanpaia jo eta bide batez, izan dira San Martingo ondaregunea bisitatzeko aprobetxatu dutenak ere, gaurko egunez zabalik egoten baita gunea. Javier Zubizarreta alkateak ere ez du urteroko hitzordua huts egin nahi izan. Bertan izan da eta, eguraldiak lagundu ez badu ere, asko animatu dira historiako hainbeste atal eta pasadizo eman dituen gunea bisitatzera, sinesmen ezberdinen gune sakratua izan baita San Martingo muinoa.
Iraurgi Berritzeneko Enplegua Arlotik, azaroaren 18tik 26ra Bidelan programa garatuko da bereziki emakumeentzat zuzenduta. Coaching teknikaren bidez, partaideek dinamika ezberdinak egingo dituzte bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Bestalde, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango dira bertan (Ekintzailetza, 1.sektorea, Industria eta Menpekotasuna - 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko ditu. Izen-ematea zabalik dago.
Enplegua sustatzeko abian den Urola Ekiten programaren baitan, Udalak Lanbidek diruz lagunduta, ADMINISTRARI bat kontratatuko du. Hautaketa prozesua abian da. Izena emateko epea gaurtik azaroaren 19ra artekoa da. Kontratuaren iraupena 6 hilabetekoa izango da eta lanaldi osokoa.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||