San Andres jaien barruan, aurten azaroaren 23an izango da helduen danborrada eta datorren astean hasiko dira entseguak. Gurea pilotalekuan izango dira entseguak astelehenetan eta asteazkenetan 20:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 12:00etara. Lehenengo entsegua datorren astelehenean izango da, azaroaren 4an. Danbor-jole bakoitzak bere gerrikoa eraman beharko du entseguetara.
Larunbat honetan, azaroaren 2an jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken final-laurdena Baztartxo antzokian, 17:00etatik aurrera. Seikotea ariko da oholtza gainean: Beñat Gaztelumendi, Mikel Artola, Ana Labaka, Ander Lizarralde, Maialen Akizu eta Ane Zuazubiskar. Azkoitiko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.
Emakumeak ahalduntzeko ikastaroen artean, aurten estrainekoz etxeko konponketen inguruko lan saioak antolatu dira. Etxe guztietan izaten da konponketak egiteko beharra maiz eta seguru ikasitakoak balio diela. Baina garrantzitsuena emakumeen arteko solasari, hausnarketari eta dibertsioari bide emateko topagunea izatea da.
Udalak eta herriko ikastetxeek osaturiko Hezkidetza foroaren bueltan, “Berdin berri!” aldizkari feminista banatuko zaie proiektuan parte hartzen duten ikastetxeei, kale-hezitzaileei eta gazteria zerbitzuari. Udalak eskaintzen duen Hezkidetza programa tarteko, ikastetxeetan hezkidetza, sexu-heziketa eta indarkeria matxista jorratzen dira. Testuinguru horretan banatuko da aldizkaria eta asmoa da hilero zabaltzea formatu digitalean. Urrian atera da lehenengo alea.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
22
| ||||||