Udalak azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Adierazpen Instituzionala onartu du. Bozeramaileen batzordeak adostu du ondorengo testua EAJ/PNV, EH Bildu eta PSE-EE alderdien aldeko bozkekin.
Baserritarren postuekin batera, Garapenean Bidelagun azokan parte hartu duten GKEek munduko herrialde txiroenei laguntzeko egiten duten lana, dituzten erronkak, argazkiak eta bestelako materiala jarri dute erakusgai, alkartasuna aldarrikatuz eta herritarrak sentsibilizatzeko ahalegina burutuz.
Hamar taldek hartu dute parte eta herritarrek aukera izan dute eurengana hurbildu eta jakin-mina asetzeko munduko bazter ezberdinetan bizi duten errealitate gordinaren inguruan.
San Andres jaien atarian, izan da gaur goizean zer ikusi eta erosi Azkoitian. Euriak atseden hartu du eguerdi partean eta herritarrek gozatzeko aukera izan dute. Bertako produktuen bederatzi postu ipini dira Herriko plazan kalitatearen eredu. Baserritarrek hoberena eraman dute plazara eta ondorioz, herritarrek etxeko sukaldera.
Kontzejupean bildu diren emakumeek ere sekulako ehoziri-lanen erakusketa jarri dute, zein baino zein trebeagoa hariekin. Eta musika eta dantza ekarri du Dantzari Txikien kalejirak. Floreagako eta Xabier Munibeko Kandiola Dantza Taldeak, Bizkargi Musika Eskolako Dantza taldeak eta musikariek eta Txalkor Txistulari Taldeak sekulako emanaldia eskaini dute.
Iragarrita bezala, eguraldiak huts egin duen arren eta euria jaun eta jabe izan den arren, inork ez du etsi. Danborrada dotore joan da eta umore onean aritu dira danbor-joleak: Ohiko ibilbidea egin dute plastikoak soinean jantzita. Ikusi iruditan aurtengo danborradak eman duena. Sartu albistean irudi eta bideoak ikusteko.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||