Euskara Mahaiak eta Udalak elkarlanean, hainbat ekintza antolatu dituzte abenduaren 3rako, astearterako, euskararen aldeko aldarria egiteko “Jai eta aste, euskara aske” lelopean. Goiz partean, ikastetxeak izango dira protagonista. 11:30ean txapliguaren danbatekoarekin batera, ikasleak Herriko plazara hurbilduko dira. Bertan alkateak egingo die harrera udaletxeko balkoitik eta ondoren, gaztetxoek beraien hitzekin azalduko dute euskara eurentzat zer den. Goiza borobiltzeko, udaletxeko balkoian pankarta zintzilikatuko da.
Aurreko asteburuari jarraipena emanez, beteta dator San Andres eguna. Ia dena prest dago Herriko plaza postuz bete eta herritarrek egunaz gozatzeko, talo eta txorizo usaina nagusitzen den heinean. Guztira sei postu ipiniko dira plazan.
Musikarien artean, goizean lehenak ateratzen herriko dultzaineroak eta trikitilariak izango dira. Ondoren, herriko trikitilari gazteen eta Txalkor txistulari taldeen kalejirak izango dira, 11.00etan eta 11.30ean, hurrenez hurren.
Antonio Oteizak Azkoitiko herriari eman zion bere obra artistikoa ikertzeko, zabaltzeko, sustatzeko eta ezagutzera emateko aukera, bere baloreak, pentsamenduak, filosofia eta sentimenduak zabaltzeko xedez Antonio Oteiza Fundazioaren eskutik. Artistak egun hauetan Iruñeko Planetarioan “Cartones del Camino” erakusketa du ikusgai. Urtarrilaren 7ra arte bisitatu ahalko da.
Andramaixetan egin bezala, hainbat neurri hartu dira San Andres jaiak inklusiboagoak izan daitezen, aniztasun funtzionala duten pertsonei festez gozatzeko aukerak erraztuz eta hasitako bideari normaltasuna eta jarraipena emanez.
Marea Urdinarekin adostuta, San Andres egunean arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Barraketan musika kendu egingo da entzumen-hipersentiberatasuna pairatzen duten pertsonei ahalik eta baldintza onenak bermatzeko.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||