Pilota ikuskizun ederra eskaini du XLVI. Kontzejupetik Pilota Txapelketak eta ederki gozatu dute Kontzejupera hurbildu direnek, Azkoitiko Pilota Eskolaren eskutik. Horra emaitzak:
Benjamin mailan, Pello Alkorta eta Xabat Sudupe bikoteak irabazi du, Joanes Juaristi eta Enaitz Bergadoren aurka. 16-14 egin dute. Alebinetan, Eñaut Aldazabalek eta Jon Arregik Iker Beristain eta Julen Etxanizen aurka jokatu dute, 16-9 emaitzarekin.
8 eta 14 urte bitarteko 800 haur inguruk hartu dute parte Txuri Urdinek antolatu duen Marrazki Lehiaketan. Aurtengoa 38. edizioa izan da. A kategorian, hau da, zortzi urte bitartekoetan lehenengo saria Jakes Eguinok irabazi du, bigarrena Lide Ansolak eta hirugarrena, Helene Murillok.
B kategorian, 9 eta 11 urte bitartekoetan, Beñat Aristegi izan da lehen saritua eta Auritz Alkorta eta Albar Horrillo, bigarren eta hirugarren geratu dira, hurrenez hurren.
C kategorian, 12 eta 14 urte artekoetan, Joanes Karrera gailendu da, eta Malaika Batoot eta Itxaso Alberdi izan dira bigarren eta hirugarren. IKUSI SARITUEN ARGAZKI GUZTIAK HEMEN
Euriak ez du goibeldu San Andres eguna. Jendetza dabil kaleetan jai giroaz gozatzen. Txorixo eta talo postuak gainezka, trikitilariak eta txistulariak kalejiran ibili dira bazterrak alaitzen. Herri kirol jaialdiak ere herritar asko erakarri du. Aizkoran eta harri-jasotzen norgehiagoka polita. IKUSI ARGAZKI GUZTIAK HEMEN
Korrontzi folk taldeak, azaldu duenez, aintzinako doinuetan oinarritutako Euskal Herriko folk musikari gaurkotasuna erantsi nahi zioten, baina beti trikitixaren esparrua oinarri hartuta. Musikaz haratago joan eta ikuskizuna eskaini nahian, Oinkari dantza taldearekin batu eta Korrontzi&Oinkari proiektua abiatu zuten. Bihar, larunbata, 21:30ean, Azkoitian eskainiko dute emanaldia, musika eta dantzaren arteko fusio perfektua. Oso eguraldi txarra egingo balu, ikuskizuna Baztartxora lekualdatuko da. Bihar arratsaldean erabakiko da azkenenean non egin. Sarrera doan da.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||