Eguerdiko 12:00etan puntu-puntuan iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Azkoitira. Eliza atarian zuten hitzordua jarrita umeekin eta irribarretsu hartu dituzte. Lanpetuta ibiliko dira gaur gauean, baina indarrak hartuta etorri direla esan dute. Hala ere, ordu luzeak dituzte aurretik eta eskertuko dute txokolate, ur edo esne pixkat jartzea tximini ondoan, balkoian edo sukaldeko mahaian gosea eta egarria arintzeko. Opari mordoxka ekarri omen du Olentzerok, beraz goiz goiz gaur etxeko txikiak ohera!
Haur eta gaztetxoek ondo landutako jaiotzak aurkeztu dituzte aurtengo Jaiotza Eramangarrien Lehiaketara. Guztira hiru taldek hartu dute parte eta argi utzi dute sorkuntzarako eta originaltasunerako duten trebezia. Lan zaila izan du epaimahaiak. Lehenengo saria Araitz Blancok, Jon Ojuelek, Aitor Juaristik eta taldekideek irabazi dute. Bigarren saria Lierni Osoro, Jone Rodriguez eta taldekideentzat izan da eta hirugarrena, Andoni Nuñez, Aimar Ansola, Unax Azkoitia eta taldekideek etxeratu dute. Zorionak!
1.- 2020 ekitaldirako Azkoitiko Udala, San Jose Egoitza, Zubiaurre-Elkargune Institutua, Azkoitia Lantzen, S.A.-ren aurrekontua eta Aurrekontu Kontsolidatuaren hasierako onespena.
2.- 2020 ekitaldirako Azkoitiko Udalaren langileen plantila eta Lanpostuen Zerrendaren hasierako onespena.
3.- 2020-2022 Azkoitiko Udalaren Plan Estrategikoaren hasierako onespena.
Aizterri Dekorazioak jaso du aurtengo Gabonetako Eraskuleiho Lehiaketako lehenengo saria. Bigarren saria Iturria Parafarmaziak etxeratu du eta hirugarrena, Beatriz Pozo Dekorazioak. Diploma eta dirusaria lortu dituzte. Aurtengoa XXII. edizioa izan da eta guztira 17 establezimenduk hartu dute parte lehiaketan. Epaimahaiaren hitzetan, sekulako maila erakutsi dute saltokiek. Etxebeltzen egin da sari banaketa ekitaldia eta bertan bildu dira merkatariak, Herrixen elkarteko arduradunak eta udal ordezkariak, Javier Zubizarreta alkatea buru dela.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||