Larunbat honetan, urtarrilak 25, Altzibarko errepidea itxita egongo da bide ondoko zuhaitzak bota behar dituztelako. Bidea bi norabidetan moztuko da Kale Nagusia 15 eta Altzibar 5 artean goizeko 8.00etatik iluntzeko 20:00ak arte. Aurreikuspenaren arabera, lanak larunbatean bertan amaituko dituzte baina gerta daiteke luzatzea eta igandean jarraitu beharra izatea. Ibilgailuek saihesbidea erabili beharko dute.
“Azkoitti garbixe, etxie bezelaxe” lelopean, Azkoitiko Udalak kale garbitasunari lotutako kanpaina berria jarri du abian eta gaur aurkeztu du ekimena hainbat eragilerekin batera. Ana Azkoitia zinegotziak azaldu duenez, “Eskolako Agenda 21 egitasmoan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleek Udalari luzatutako proposamena da kale garbiketaren inguruko lanketa burutzea. Floreaga Ikastetxeak, Azkoitia BHIk eta Izarraitz Lanbide Heziketak lan mardula egiten dute Eskolako Agenda 21en baitan ikasturte osoan zehar eta Udalak urtero egiten duenez ingurumenarekin lotutako kanpaina bat, aurten Eskolako Agenda 21eko ikasleei erantzun nahi izan diegu haien eskaera garatuz. Horixe izan da kanpainaren abiapuntua”.
Ipuin kontaketa saioa eskainiko da larunbat honetan, urtarrilaren 25ean, Lupe lekuona ipuin-kontalariarekin. Hitzordua 11:30ean izango da Aizkibel Liburutegian. HH5, LH1, LH2 eta LH3ko haurrei zuzendutako saioa izango da.
Gaur goizean udaletxean Ate Irekien bigarren jardunaldia egin da herritarrei eta kanpotik etorri direnei udal eraikina, bere historia eta gordetzen dituen altxorrak ezagutzera emateko xedez. Javier Zubizarreta alkateak eman die ongi-etorria partaideei eta Turismo eta Ondare zinegotzi Juan Bautista Mendizabal arduratu da bisita gidatzeaz.
Hainbat pasadizo eta bitxikeriaren artean, Mendizabalek azaldu du gaur egungo udaletxea 1730ekoa dela, Jose de Lizardi arkitektoak eraikia. Aurretik, Plazaberrin zuen kokalekua udaletxeak, bai 1458koak eta bai 1573koak, oraingoa hirugarrena baita. Egungo eraikinak sasoi haietan kartzela, kapera, zezendegia, alondegia edota korregidorearen etxea hartzen zituen bere baitan.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||