"Axkoitti garbixe, etxie bezelaxe" kanpainaren baitan, gaur, urtarrilak 24, kale animazioa izango da herriko kaleetan zehar 18:30etik 20.00etara Intujai Teatro taldearekin. Herriko plaza eta Balda plaza artean eskainiko dute ikuskizuna antzezleek. Helburua da herritarrak kontzientzia hartzea herriko kaleei garbi eustearen garrantziaz espazio publikoak eta zaindu beharrekoak diren heinean.
Udaleko Berdintasun sailak emakumeak ahalduntzeko ikastaro sorta berria abiatu du. Ekainera arte luzatuko diren lau ikastaro antolatu dira. Edizio honetan etxeko konponketen inguruko ikastaroa, zoru pelbikoa indartzeko tailerra, menopausiari lotutako bizipen tailerra eta batukada eskainiko dira.
Mertxe Zubillaga Berdintasun zinegotziak aurkeztu du ekimena eta bidelagun izan ditu etxeko konponketen inguruko saioak emango dituen Aratz Trecet, zoru pelbikoaren gaineko ikastaroa eskainiko duen Liroa zentroko Josune Milan fisioterapeuta eta Udaleko Berdintasun teknikaria, Begoña Gorostiaga.
Menopausiaren inguruko bizipen tailerra Virginia Belategik zuzenduko du eta batukadaz Ainara Sarasketa eta Arantxa Albizu arduratuko dira.
Turismo eta Ondare zinegotzi Juan Bautista Mendizabal Fitur azokan aurkitzen da egun hauetan Urola Erdiko ordezkaritzarekin batera, Iraurgi Berritzenen eskutik egindako bisitan. Mendizabalek erakusleiho turistiko handienetarikoan “esperientziak partekatzearen” garrantzia nabarmendu du. Halaber, ditugun altxorrak azpimarratu ditu. “Ignaziotar Bidea, esaterako, gure herri erditik igarotzen da eta gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari da. Horrek aukera berriak zabaltzen dizkigu herri eta bailara mailan”.
Larunbat honetan, urtarrilak 25, Altzibarko errepidea itxita egongo da bide ondoko zuhaitzak bota behar dituztelako. Bidea bi norabidetan moztuko da Kale Nagusia 15 eta Altzibar 5 artean goizeko 8.00etatik iluntzeko 20:00ak arte. Aurreikuspenaren arabera, lanak larunbatean bertan amaituko dituzte baina gerta daiteke luzatzea eta igandean jarraitu beharra izatea. Ibilgailuek saihesbidea erabili beharko dute.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||