Aurtengo karnabaletako Mozorro Lehiaketak baditu saridunak. Ondoen apaindutako taberna Latz izan da. Talde txikien kategorian "El Rey León"ek jaso du lehenengo saria, Zikoinek bigarrena eta Afrikarrek, hirugarrena. Talde handietan, berriz, bi izan dira saridunak maila berean: Garbiketa Zentroa eta Oktoberfest. Epaimahaiak ez du lan samurra izan, sormenik ez baitzen falta gaur gauean Azkoitiko kaleetan. Sormena eta umore ona, taldean edo banaka. Inauterien zurrunbiloan murgilduta, herritarrek gaua indarrez koloreztatu dute. Sonia Vazquez, Angel Martin eta Laida Beristain zinegotzien eskutik jaso dituzte taldeek sariak. Zorionak partaide eta irabazleoi! Horra aurtengo saridunak:
Ederki ospatu dute 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoek Ostiral Mehe eguna. Elkargunean DJ Xabi Fest-ekin disko festa izan dute eta nola ez, mozorro lehiaketa. Sekula baino jende gehiago bildu da, 270 bat lagun. Sonia Vazquez eta Angel Martin zinegotzien eskutik jaso dituzte sariak ondoen mozorrotutakoek. Ikusi:
Ostiral Mehe egunean, haurrak dira protagonista. Kalejiran atera dira neska-mutilak ikastetxeetatik eta eguraldia lagun, hamaika pertsonairen larruazalean sartuta hartu dituzte kaleak. Dotore mozorrotuta, umoretsu eta kaleak koloreztatuz egin dute ibilbidea Herriko plazan meriendaz gozatu aurretik. Inauterietan murgiltzen eurak izan dira lehenak. Kalejira eta merienda ondoren, Oihan Vegarekin dantzaldia izan dute. Oraindik asko dago ikusteko eta bizitzeko.
Horra arratsaldeak eman duena iruditan:
Hamar urte pasa dira Azkoitiko Udalak Euskal Herriko Ahotsak proiektuan parte hartu zuenetik herriko hizkera eta ahozko ondarea babestu eta katalogatzeko xedez. Orduan, 2008tik 2010era, 33 herritar elkarrizketatu ziren, gehienak 70 urtetik gorakoak, eta gaur egun orduko lanari esker 913 pasarte daude grabatuta eta zintzilikatuta ahotsak.eus webgunean. Nahi adina gairen inguruan aritu ziren eta jasota eta eskuragarri daude grabazio guztiak. Udalak, ordutik urte batzuk pasa direla-eta, altxor hau biziberritzea erabaki du berriro elkarrizketak abian jarriz. Asmoa da urtero hamar elkarrizketa egitea Azkoitiko ahozko ondarea eguneratzen joateko. Bide batez, euskararen bueltan, herriko historia eta garai bateko kontu zaharrak ezagutzeko parada eskaintzen du egitasmoak. Gaur aurkeztu dute egitasmoa Euskara zinegotzi Marijose Arregik eta Badihardugu Euskara Elkarteko eta Ahotsak proiektuaren Azkoitiko arduraduna den Aintzane Agirrebeñak.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||