Azkoitia Lagunkoiak antolaturiko hitzaldi sortaren baitan, oraingoan Udalarekin elkarlanean, testamentuei buruzko saioa antolatu du. “Testamentuari buruz jakin beharrekoa” izenburupean, Javier Lázaro Eusa notarioak emango du hitzaldia.
Saioa datorren asteartean, martxoaren 3an izango da, 18:30ean Elkargunean (Oteiza aretoan). Sarrera irekia eta doakoa da.
Azkoitiko festetan erabiltzen diren edalontzi berrerabilgarriak Aita Mari arrantza ontzi zaharrera bidaliko dira. Oraintxe bertan erreskate ontzia Siziliako kostan, Siracusako portuan, dago kaira amarratuta martxoko lehen egunetan urteko bigarren misiora ateratzeko zain.
Sonia Vazquez Kultura zinegotziak entregatu dizkio gaur edalontziak Salvamento Marítimo Humanitario (SMH) GKEko kide den Nerea Machadori. Honek azaldu duenez, oinarri-oinarrizko materialarekin poltsak prestatzen ari dira migranteei erreskatutako lehen unean emateko.
Foru Aldundiaren gaurko Diputatuen Kontseiluak Basarteko bidegurutzean biribilgunea eraikitzeko obrak lizitaziora ateratzea onartu du. Proiektuaren arabera, biribilgune zirkular bat egingo da, 42 metroko diametrokoa, hiru adarrekin. Horrekin batera, bi autobus geraleku eta oinezkoen nahiz ziklisten pasabide bat atontzea ere aurreikusten da. Proiektuaren aurrekontua 499.112,56 eurokoa da (BEZ barne) eta gauzatzeko epea lau hilabetekoa.
1.- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
2.- 2020 ekitaldiko Udaleko lanpostuen zerrenda eta plantillaren behin betiko onespena.
3.- Eusko Jaurlaritza eta Azkoitiko Udalaren arteko hitzarmenaren onespena, Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetzaren ingurukoa.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||