Koronabirusaren krisia indarrean sartu denarekin batera, kementsu sortu da elkartasun eta kooperazio olatua han-hemenka. Herritarren ekimenaren, Gurutze Gorria bezalako erakunde humanitarioen eta administrazioaren edota kasu honetan, Udaleko Gizarte Zerbitzuen baturak, konfinamendu egoeragatik beharrean dauden pertsonei laguntza ematea ahalbidetu du. Egoera ahulenean edo zaurgarrienean dauden pertsonei laguntzeko elkartasun sarea martxan dago martxoaren 18tik eta ordutik bederatzi personek eskatu dute laguntza zerbitzu hau.
Koronabirusak ekarritako ondorioak tarteko, Gazteria Zerbitzuak ere egun hauetan bertan behera utzi du zuzeneko arreta baina arreta telefonikoa edota telematikoa eskainiko du astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 19:00etara. Izan ere, besteak beste, zabalik dago Foru Aldundiaren udako udalekuetako izen-ematea. 7 eta 13 urte bitartekoei eskainitako ekimena da eta parte hartu nahi duenak Gazteria Zerbitzuan eman dezake izena, deituz edo idatziz, apirilaren 17ra bitartean.
Koronabirusaren krisiak eragindako egoeraren aurrean, Udala ez da arreta presentziala ematen ari, arreta telefonikoa edota telematikoa baizik. Telelana ezarri da gehiengoarentzat eta egoera berrira egokitzeak aldaketak dakartza, besteak beste, ordutegi aldetik. Hori horrela, arreta telefonikoa eta telematikoa astelehenetik ostiralera eskainiko dira goizeko 8:00etatik 15:00etara. Udalarekin harremanetan jartzeko 943 08 00 80 telefonora deitu beharko da edota mezua idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.
Urola Erdiko Mankomunitateak aldaketak egin ditu hondakinen bilketan COVID-19 koronabirusak sortu duen alarma-egoerak eraginda. Hauek dira aldaketak:
• Bolumen handikoen atez ateko bilketa bertan behera geratu da egoera normaldu arte: ezin da egoera honetan bolumen handiko bilketa egiten etxez etxe ibili; kutsatzeko arriskua handituko litzatekeelako.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||