Gipuzkoako Foru Aldundia aurrera doa Azkoitiko herriarentzat estrategikoa den proiektuaren garapenean, Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidearen hobekuntza proiektuan, alegia. Duela egun batzuk hasi ziren Aizpurutxon oinezkoen pasabidea eta zubia eraikitzeko lanak, errepidearen hobekuntza proiektu globalaren exekuzio lanei ekinez, eta Aldundiak esku artean du dagoeneko errepidean aurreratze tarte bat eraikitzeko proiektua. Aurreratze tartea 26,600 eta 27,800 kilometro puntuen artean aurreikusten da. Erakusketa publikoan dago proiektua.
Asteartean hasiko dira Ibai Ondo kaleko asfaltatze eta pintura lanak eta ondorioz, txandakako zirkulazioa ezarriko da ibilgailuentzat, trafikoa bi norabideetan moztu beharrik ez izateko. Lanen iraupena bizpahiru egunekoa izango dela aurreikusten da.
Ibai Ondo 18tik Martin Deuna kalea 5era arteko tartea asfaltatuko da, alegia, Berdura Plazako sarbide paretik Martin Deuna Kaleko autobus geraleku ondoko zebra bideraino. Halaber, Jausorora sartzeko bidegurutzetik hasita, errepidearen lehen zatia ere asfaltatuko da.
Larunbat honetan, abuztuaren 1ean, izango da gure ondare historiko eta kulturala ezagutzeko Udalak urtero antolatu ohi dituen bisita gidatuetan lehena. Lehenengo proposamen honek Balda Dorretxeko San Inazioren kapera ezagutzeko aukera eskainiko du. Balda Dorretxeak ateak zabalduko ditu bisitarientzat 11:00etatik 13:00era bitartean eta tartean, eguerdiko 12:00etan, bisita gidatua egingo da. Udaleko Turismo zinegotzi eta Azkoitiko kronista Juan Bautista Mendizabalek gidatuko du bisita.
Juan de la Rubia castelloarra, Bartzelonako Familia Sakratuaren basilikako organista titularra eta nazioartean presentzia nabarmena duen instrumentista, Azkoitian izango da datorren abuztuaren 5ean, Musika Hamabostaldiaren 81. edizioaren baitan. Hitzordua Parrokian izango da arratsaldeko 20:00etan.
Kontzertua doakoa izango da baina egungo egoera kontutan hartuta, ezinbestekoa da aurrez gonbidapena jasotzea hitzordura joan ahal izateko. Kontzertura joan nahi dutenek udaletxeko Kultura sailera deitu beharko dute, 943 85 71 70 telefonora astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta izen-abizenak eta telefono zenbakia eman.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||