Gazteria zerbitzuak Gabonetan egingo diren ekintzetarako begirale poltsa zabaldu du. Izena emateko epea azaroaren 16tik 27ra artekoa da. Izena Elkargunean, Gazte Zerbitzuan, eman beharko da 16:30etik 20:00etara.
Lan poltsan sartzeko ezinbestekoa da Azkoitian bizitzea, euskaraz hitz egitea edota 18 urte beteta izatea. Baloratuko dira aisialdi mailako ikasketak izatea, begirale eta koordinatzaile tituluak, hezkuntza arloko ikasketak izatea, haurrekin lan esperientzia edota EGA titulua.
Interesa dutenek CVa entregatu beharko dute, eskatzen diren ziurtagiriekin. Oinarriak eta eskaera orria (pdf)
Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera familiak behar direla jakinarazi du. 60 familia behar dira eta lortzeko kanpaina abiatu du. Horra laguntzeko zabaldu dezakegun mezua eta informazioa:
"Gure inguruan haur eta nerabe batzuk ez dira haurtzaro edo nerabezaro normalez gozatzen ari. Uste baino gehiago dira. Eta behar baino gehiago sufritu dute: aldaketa bortitzak, bakardadea, beldurra, ziurgabetasun handia. Hainbat arrazoirengatik beren familiekin bizi ezin diren haurrak eta nerabeak dira.
Haietako zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespeko harrera-zentroetan bizi da, eta, egunero arreta jartzen duten profesionalek behar bezala zaintzen dituzten arren, ezinezkoa da etxe baten berotasuna errepikatzea.
Oroimenaren Eguna ospatzeko antolaturiko ekitaldian hartu dute parte gaur goizean alderdietako ordezkariek Javier Zubizarreta alkatea buru dela. Minutuko isilunea egin dute “Oroimenean” eskultura ondoan, Intsausti Jauregi aurreko lorategian eta jarraian lore eskaintza egin da Azkoitiko biktima guztiak oroituz.
“Oroimenean” monumentua 2007an jarri zen Azkoitik biktima guztien omenez eta horretxegatik da urtero omenaldirako hautatzen den tokia.
Egungo egoera tarteko, Aizkibel Liburutegian bikoiztu egin da maileguan har daitekeen material kopurua. Orain arte, bakoiotzak hiru liburu edo aldizkari har zitzakeen gehienez eta beste hiru DVD edo CD. Orain, sei liburu edo aldizkari eta beste sei DVD edo CD har daitezke. Itzultzeko epea ere luzatu egin da. 30 eguneko itzulketa epea ezarri da.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||