Haur danborrada iruditan

Haur danborrada iruditan

280 haur inguruk hartu dute parte umeen danborradan. Eguraldia lagun, danborrak aise astindu dituzte. Aurten, abarketariak ekarri dira gogora. Hona…

Gehiago...
Memoria historikoa: Gerra Zibilean kanporatuak izan ziren emakumeei aitortza

Memoria historikoa: Gerra Zibilean kanporatuak izan ziren emakumeei aitortza

Azkoitiak gerra zibilean kanporatuak izan ziren emakumeak gogoratuko ditu memoria historikoa osatzeko saiakera eginez eta isilik eta ezkutuan mantendu diren…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Haur danborrada iruditan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/04/22, Larunbata - 22:42

IMG 0966

280 haur inguruk hartu dute parte umeen danborradan. Eguraldia lagun, danborrak aise astindu dituzte. Aurten, abarketariak ekarri dira gogora. Hona gaurko danborradak eman duena bideo eta argazkitan:

   

Udalak irmotasunez gaitzesten du Parisko atentatua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/04/21, Ostirala - 08:40

Udalak irmotasunez gaitzesten du atzo, osteguna, Parisko erdigunean tiroketa bidez izandako atentatu terrorista, eta horren aurkako erabateko arbuioa agertzen du. Halaber, dolumina eta elkartasuna adierazi nahi dizkio hildako poliziaren familiari, eta zaurituak ahalik eta lasterren osatzea espero du.

   

Umeen danborrada 17:30ean irtengo da Balda Plazatik larunbatean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/04/20, Osteguna - 15:46

IMG 1265

Ia dena prest dute danbor-joleek larunbatean, etzi, Azkoitiko kaleetan danborrak astintzeko. 5 eta 12 urte bitarteko haurren sei konpainia aterako dira. Danborrada 17:30ean irtengo da Balda Plazatik baina danbor-joleak ordu erdi lehenago, hau da, 17:00etan bilduko dira bertan.

Aurten abarketariek hartuko dute protagonismoa, horixe baita karrozaren gaia. Gainera bi taldek estreinatuko dituzte arropak. Batak Ane Larrañagak diseinatutako abarketari jantziak eramango ditu eta besteak, Umore Ona elkartearen jantziak.

   

Ezagutu KZgunearen formakuntza eskaintza

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/04/20, Osteguna - 11:29

KZguneak hileroko ikastaro sortaz gain, formakuntza eskaintza zabala du. KZgunearen web orrian (http://www.kzgunea.eus/registro) edonork sortu dezake kontu bat gero edozein ikastarotan aurre-inskripzioa egin ahal izateko (http://www.kzgunea.eus/catalogo-formacion). Edonola ere, arduradunekin zuzenean harremanetan jartzeko KZgunera hurbildu besterik ez dago 16:00etatik 20:00etara bitartean.

   

Enpresetan euskara planak garatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/04/20, Osteguna - 11:02

Udalak Azkoitiko enpresetan euskara planak garatzeagatik ematen dituen diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da. Eskaerak uztailaren 14ra arte aurkez daitezke Udaleko Harrera Bulegoan.

Diru-laguntzen xede nagusia da enpresetan, lan-munduan alegia, euskararen presentzia areagotzea eta horretarako baliabideak eskaintzea. Enpresen ardura izango da euskara plana egitea edo aurrez egina badute laguntza ematen den urte berean garatzea, kasu honetan, 2017ko ekitaldian.

Udalak enpresa bakoitzari emango dion gehienezko diru-laguntza urteko 2.000 eurokoa izango da eta Jaurlaritzak helburu berarekin emandako laguntzaren osagarri izango da.

   

orrialdea: 3 / 293

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

LogoIB

urolanprest azkoitia

NireOrdainketa

enplegu-plana.png

bidegorri170

azkoitiangarbihandia.png

lurraldebus-banner-laukia-EU

urbanue-logo_.jpg

ikonoak-irekia-gardentasuna
ikonoak-irekia-opendata

AGENDAN DATOZENAK

GURE BIDEO KANALA

AzkoitikoUdala

Argazkigaleria


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut