Udala Erakundeak Urola Erdiko Industrialdea

Urola Erdiko Industrialdea

  • Zer da?

    UROLA ERDIKO INDUSTRIALDEA, S.A. zuzenbide pribatuko baltzu publikoa da. Orain artean Azkoitiko Industrialdea, S.A. izenaz ezaguna, 1984ko uztailaren 27an eratu zen eta baltzuaren helbidea, gaur egun, Azkoitian dago, Industrialdea, z/g-an.

  • Zein da baltzuaren helburua?

    Baltzuaren helburua industria-ekimena eta inbertsioa bultzatu eta sustatzea da, Urola Erdiko eskualdeko herrietan, honakoen bidez:

- Enpresak ezartzeko lur egokia sustatzea urbanistikoki horretarako hirigintza-egitasmoak eta hirigintza-proiektuak sutatu eta idatziz, berpartzelazioak, konpentsazioa edo hirigintza arloko legedian aurreikusitako beste edozein aukera erabiliz; bai eta edozein titulupean industriarako hiritartu eta sustatzeko lurra erostearen bidez.

- Pabilioi eta eraikin osagarriz osatutako industria-guneak eraikitzea, eta haiek kudeatzea titularitatea erabat eskualdatu arte.

  • Zein dira Baltzua osatzen dutenak?

    2003ko abenduaren 31ra Baltzua osatzen duten kideak hauek dira:
Partea %tan
- Sprilur, S.A. 51,00
- Azkoitiko Udala 15,35
- Azpeitiko Udala 9,15
- Gipuzkoako Foru Aldundia 24,50
GUZTIRA 100,00
  • Baltzuak egindako proiektuak

    Azkoitian 39.205 m² pabilioi eraiki dira hiru fasetan eta denak dagoeneko salduak daude. 2003ko ekitaldian bukatu zen Azkoitiko 4. faseari dagokionez, 10.379 m², dagoeneko 3.532 m² salduak daude, hau da, %34.

Ondorengo hau da egindakoaren zehaztapena, 2004ko otsailaren 29ra, proiektuka eta faseka:

 

Fasea M² gordinak M²/eraikiak Hutsik Empresak Langileak Enpr. berriak Inbertsioak (€ Bukatua
1ªFasea (Ugarte) 37.600 Bulegoak 200
Pabil. 14.674,34
--- 20 163 10 2.787.056 1987
2.Fasea (Ugarte) 29.420 12.375,11 --- 20 306 13 4.174.756 1992
3ªFasea (Juin Txiki) 38.662 11.955,95 --- --- 179 9 4.312.899 1999
4ª Fasea (Ugarte)
21.790 10.379,48 12 5 26 1 6.577.715 2003
Guztira 127.472 49.584,88 12 71 674 33 17.852.426

 

Harremanetarako: Fco. Javier Blázquez Satre (Gerentea) - Astelehenetik ostegunera 09:00 - 13:30 eta 15:00 - 18:00. Ostiraletan, 09:00 - 14:30

UROLA ERDIKO INDUSTRIALDEA

Ugarte Industrialdea

Eraikin komertziala, 87; 2. solairua, 2.06 lokala.

20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)

 

 


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut