Liburutegia eta artxiboa

Udal artxiboa

artxiboa.pngAzkoitiko Udal Artxiboan, Udalak bere eginbeharretan eta herritarrekin eta beste erakundeekin dituen harremanetan sortu eta jasotzen dituen dokumentuak gordetzen dira.

Udaletxeko 3. solairuan dago kokatua, bai arreta bulegoa, kontsulta gunea, eta bai dokumentu-gordailua bera ere. Honek, 450 bat metro lineal hartzen ditu gutxi gorabehera gaur egun.

Udal Artxiboaren dokumentu funtsa, bi atal edo azpi-funtsetan dago bereizia. Alde batetik Funts Historikoa, eta bestetik Funts Garaikidea edo Administratiboa deritzona.

- Funts Historikoak, artxiboan gordetzen den dokumentu zaharrenetik (XIV. mendeko hiribilduaren fundazio karta), XX. mende erdialdera arteko (1960) dokumentuak biltzen ditu. Dokumentazio aberatsa, bere zatirik handienean, digitalizatuta dagoena. Hauen artean daude, herriko ordenantzak, kaparetasunak edo hidalgiak, plenoetako akta-liburuak eta beste hainbat eta hainbat dokumentu.

- Artxibo Administratiboan edo Funts Garaikidean, azken 50 urtetako dokumentazioa biltzen da.

Artxiboak, izaera publikoko udal zerbitzua izaki, dokumentuen kontsulta librea eta erreprodukzio zerbitzua eskaintzen ditu, indarrean dauden euskal ondarearen legeak eta datu pertsonalen babesa ziurtatzen dutenak xedatutakoaren arabera.

 

DATU PRAKTIKOAK

Helbidea - Azkoitiko Udala, Herriko Plaza z/g, 20720 Azkoitia

Telefonoa - 943 080 080 / 943 85 71 75

E-posta - Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Ordutegia - Astelehenetik ostiralera, 9:30 - 13:30

 


LOTURA INTERESGARRIAK

 

PAKO PAKOREN DOKUMENTUAK
Pako pako udal artxibategian saltseatzen ari da azkenaldian eta bertan aurkitutako dokumentu berezi, bitxi eta kuriosoenak ekarriko dizkigu hilero. Klikatu irudia eta deskubritu Azkoitiaren historia, bere dokumentuen bidez.

artxibategia.png

 

 


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut