Kultura

Pilotartea

1997ko abenduaren 1ean Jorge Oteiza Azkoitiko seme izendatu zuten. 1999an, Oteizak berak "Batarrabi" eskultura eman zion Azkotiiko herriari eta Balda plazan ezarri zen. Harreman horietan artistak argi esan zuen Azkoitiko herria pilotarekin lotzen zuela eta umetetik zuela oroitzapen hori. Oteizak, aldi berean, pilota frontoiarekin lotzen du, bere espazioarekiko obsesioarekin ondo baino hobeto ezkontzen den frontoiarekin.

Oteizak aspalditik zuen zazpi frontoiz osatutako lan bat eraikitzea. Frontoi bakoitza Euskal Herriko lurralde bat izango litzateke. Irudikatu eta marraztu egiten du proiektua, eta Izarraitz magalean egiteko asmoa erakusten du, Otarre aldean, bere familiaren Kalpartzeko baserriaren gainean.

Urte batzuk beranduago, 2006an, bere proiektua gauzatzea lortzen du Jorge Oteizak, Carlos Lopez de Ceballos arkitektoa eta Antton Mendizabal eskultorearekin batera. Urte horretako San Andres bezperan inauguratu zen lana.

Oteizaren lana eskultura erraldoi gisa ulertu behar da. Bere asmoa da behin barruan sartuta espazio ezberdinak sentitzeko eta eurekin jolasteko aukera eskaintzen du. Erakargarria eta praktikoa da, barrua sartu eta erabiltzeko eskaintza egiten dute. Lan horrek Oteizaren lan egiteko modua gogora arazten du, modu zuzen eta argian: espazioak piano, lotura eta lapso bidez elkartzen dira. Banguardiako arkitekutra da, zazpi frontoi ditu, eta bakoitzak Euskal Herriko lurralde bakoitza ordezkatzen du, bakoitzari pilota modalitate bat emanez.

 


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut