Iragarki-taula Informazio publikoan Gobernuz Kanpoko Erakundeek abuztuaren 3ra bitartean eska ditzakete diru-laguntzak

Gobernuz Kanpoko Erakundeek abuztuaren 3ra bitartean eska ditzakete diru-laguntzak

ACOES

Gobernuz Kanpoko Erakundeek abuztuaren 3ra arteko epea dute diru-laguntzak eskatzeko. Udalak 60.000 euro bideratuko ditu garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzea helburu duten programetara eta herrialde horietan bizi duten egoera eta arrazoiekiko herritarren interesa eta kontzientzia piztea xede duten ekimenetarako.

Eskaeran Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dira.

Iaz zortzi erakundek jaso zuten Azkoitiko Udalaren laguntza. Azkoitiko Parrokia, The Direct Help Fundation, Acoes, Mundu Solidarioa Helburu, Behar Bidasoa, Gazteak eta Garapena, Cendis Caritas eta Lumaltik Herriak erakundeek, hain zuzen.

IKUSI DIRU-LAGUNTZEN OINARRIAK

 


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut