Ingurumena

Zer da Tokiko Agenda 21?

Tokiko Agenda 21 ingurumen ekintza plana da, eta irizpide iraunkorren bidez udalerriko ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-politikan eragitea du helburu. Ingurumen eta baliabide naturalen arteko oreka lortu nahi du, eta eragin negatiboak murriztu.

Nazioartean Agenda 21 Nazio Batuen Ekintza Plana da, XXI. mendeko garapen iraunkorra sustatuko duena. 173 gobernuk onartu zuten 1992an Rio de Janeiro egin zen biltzarrean (Lurraren Gailurra), eta horren adierazpide egokiena, bai Europan bai herrietan, Aalborgeko Gutuna da (Garapen Iraunkorrerantz doazen Europako herrien gutuna). Herrietan garapen iraunkorra bultzatzea da hitzarmen horren helburua, eta herri administrazioek Tokiko Agenda 21 prestatzeko eta garatzeko konpromisoa hartu zuten.


Azkoitiko Udalak ere Tokiko Agenda 21 garatzeko konpromisoa hartua d
u, eta horretarako herrirako ekimen zehatzak prestatu eta garatzen ari da.

- Eskolako agenda 21.  2012ko buletina.

- Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketa.


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut