Urteko lehen seihilekoan 1.421.399 kilo hondakin berreskuratu dira

Urteko lehen seihilekoan 1.421.399 kilo hondakin berreskuratu dira

2018ko lehen seihilekoan 2.270.071,7 kilo hondakin jaso dira guztira Azkoitian. Horietatik 1.421.399,1 kilo berreskuratu dira gaikako bilketaren bidez. Hau da,…

Gehiago...
Udan 49.284 sarrera erregistratu dira igerileku irekietan

Udan 49.284 sarrera erregistratu dira igerileku irekietan

Ugarteigarango igerileku irekietan guztira 49.284 sarrera erregistratu dira. Ekainaren 20a izan zen egunik jendetsuena 1772 sarrera izatera helduz. Aldiz, erabilera…

Gehiago...
Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da

Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da

Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da. Horrek eskatzen du lurreko kutxatilak altxa, aztertu, ehunka metro kable konpondu edo…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Udan 49.284 sarrera erregistratu dira igerileku irekietan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/09/18, Asteartea - 08:39

IMG 7862

Ugarteigarango igerileku irekietan guztira 49.284 sarrera erregistratu dira. Ekainaren 20a izan zen egunik jendetsuena 1772 sarrera izatera helduz. Aldiz, erabilera eskaseneko eguna abuztuaren 24a izan zen sei sarrera baino ez baitziren kontatu.

Iaz baino jende gehixeago ibili da. Iaz batezbeste eguneko 449 sarrera izan baziren, aurten 487,9 izan dira.

Udako igerilekuek ekainaren 8an zabaldu zituzten ateak eta atzokoa, irailak 16, izan zen murgil egiteko denboraldiko azken eguna. Denbora tarte horretan kanpoko igerilekuak 10:30etik 20:00etara egon dira zabalik egunero. 101 egunetan, alegia. %50eko okupazioa 17 egunetan gainditu da.

Une honetan Elkarguneak 3.484 bazkide ditu.

   

Azkoitia Lagunkoiak irailaren 19an egingo du bilera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/09/17, Astelehena - 11:10

Udako etenaldiaren ostean, Azkoitia Lagunkoiak bere lan dinamika berreskuratuko du hileroko bilera eginez. Ikasturte hasierako bilera egingo du asteazken honetan, irailaren 19an. Ohi bezala, Elkargunean izango da hitzordua, arratsaldeko 18:00etan. Besteak beste, Azkoitia lagunkoiagoa egiteko landu duten diagnosikoa gainbegiratuko da, ekintza ezberdinak proposatuz.

   

Urteko lehen seihilekoan 1.421.399 kilo hondakin berreskuratu dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/09/13, Osteguna - 11:59

IMG 1186

2018ko lehen seihilekoan 2.270.071,7 kilo hondakin jaso dira guztira Azkoitian. Horietatik 1.421.399,1 kilo berreskuratu dira gaikako bilketaren bidez. Hau da, %62,6. Horrek Azkoitia bide onetik doala erakusten du.

Helburua, ordea, gaikako bilketako datuak ahalik eta gehien igotzea da. Hori lortzeko, Udalak berriro aterako ditu kaleetara modu bisualean edukiontzi bakoitzera zer zabor mota bota erakusten duten dorreak. “Birziklatu zalantzarik gabe” leloa du kanpainak. Izan ere, kudeatu beharreko hondakin kopuru ikaragarriaren aurrean, ingurumen-inpaktua txikiagotzea herritarren borondate onaren eta inplikazio mailaren esku dago, neurri handi batean.

Kanpainak herritarren konpromisoa eta hondakinen kudeaketa egoki baten inguruko sentsibilizazioa bilatzen ditu, sortzen dugun zabor kopurua murriztearen, berrerabiltzearen eta birziklatzearen garrantziaz ohartaraziz.

Sortzen den hondakin kopuruaren inguruko ideia zehatza egin daiteke datuak biztanleko estrapolatuz. Kasu horretan, sei hilabetetan batez beste biztanle bakoitzak 195 kilo hondakin sortu ditu eta horietatik, 122 kilo lirateke berreskuratu direnak.

Kontutan hartu behar da, ordea, aipatutako zifrek kaleko zein industriaguneetako edukiontzietan jasotako hondakinak hartzen dituztela barne. Izan ere, pasa den uztailera arte industriaguneetan gaikako bilketarako edukiontzia egon bazeuden arren, hondakin askok edukiontzi grisean amaitzen zuen. Lantegian edo fabrikan bertan kartoia bakarrik biltzen zen.

   

Abendura arteko Zine Bonoa eskuragarri dago Baztartxo Antzokiko emanaldietarako

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/09/13, Osteguna - 09:13

mama mia

Udako etenaldiaren ostean, asteburu honetan hasiko da zine denboraldia eta nahi duenak eskuragarri du abendura arteko Zine Bonoa. 15 eurotan, urte amaiera bitartean botako diren filme guztietatik 5 emanalditarako sarrerak erosteko aukera ematen du bonoak. Ikusleari pelikula bakoitza 3 eurotan ateratzen zaio.

30 eurotan 10 pelikula ikusi ahal izateko bonoa ere har daiteke, baina kontutan hartu behar da bonoaren baliotasuna urtarriletik abendura artekoa dela. Bonoa aurretik dutenek ere abendu amaiera arteko epea dute kontsumitzeko.Bihar, irailak 14, “Mamma mia: una y otra vez” filmarekin estreinatuko da zine denboraldia Baztartxo Antzokian.

Baztartxon bertan eros daitezke bonoak.

   

XXXVII. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako oinarriak argitaratu dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/09/12, Asteazkena - 15:57

IMG 3291

Iazko Bizenta Mogel Lehiaketako irabazleak.

Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Udalak elkarlanean XXXVII. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketa abiatu dute. Urtero legez, oinarriak kaleratu dituzte eta lanak aurkezteko azken eguna urriaren 31 izango da. Epaimahaiak abenduan hartuko du erabakia. Sari banaketa ekitaldia, berriz, otsailean egingo da udaletxean.Lehiaketaren helburua euskara eta literatura indartzea eta goraipatzea da, sortzaileei aukera bat eskainiz. Iaz 29 lan aurkeztu ziren eta epaimahaiaren arabera urtez urte kalitatea gorantz doa. Sarituen artean 600, 400 eta 300 euroko sariak banatuko dira oroigarriarekin batera.

Horra oinarriak:

   

orrialdea: 2 / 386

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut