Azkoitia Lagunkoiak informatika eta internetari buruzko ikastaroak antolatu ditu adin nagusiko pertsonentzat

Azkoitia Lagunkoiak informatika eta internetari buruzko ikastaroak antolatu ditu adin nagusiko pertsonentzat

Udal ordezkariak eta Azkoitia Lagunkoia taldeko kideak.Azkoitiko Udalak, Azkoitia Lagunkoiaren eskutik, zahartzaro aktiboa eta osasungarria sustatu nahi du. Hori bultzatzeko,…

Gehiago...
Udalak hileroko kultur agenda etxe guztietan banatuko du

Udalak hileroko kultur agenda etxe guztietan banatuko du

Azkoitiko Udalak etxe guztietara banatuko du hileroko kultur agenda hemendik aurrera. Lehenengo alea gaur eta datorren astelehena bitartean jasoko da…

Gehiago...
Kaleak eta bihotzak berotzera datoz San Andres jaiak

Kaleak eta bihotzak berotzera datoz San Andres jaiak

Udal ordezkariak festetan parte hartzen duten hainbat eragilerekin. Urtero legez, egun handia San Andres eguna izango da baina horren bueltan izango…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Gaurtik salgai Faemino y Cansadoren ikuskizunerako sarrerak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/10/16, Astelehena - 10:32

faemino y cansado

Azaroaren 18an izango da Baztartxo Antzokian, 20:00etan

Faemino y Cansado bikoteak bere azken ikuskizuna, “¡Quien tuvo retuvo!”, ekarriko dute Azkoitiko Baztartxo Antzokira azaroaren 18an. Hitzordua iluntzeko 20:00etan izango da eta sarrerak gaurtik salgai daude Udaletxeko Kultura sailean (Telefono zenbakia: 943 85 71 70). Sarrera bakoitza 20 euro kostako da. 

   

Javier Zubizarreta alkateak parte hartu du Gerra Zibilean eraildako hautetsiei gaur Deban egin zaien omenaldian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/10/15, Igandea - 14:00

2017 10 15 PHOTO 00000084

Javier Zubizarreta alkateak eta Miguel Angel Bastida zinegotziak parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur eguerdian Deban 1936tik 1938ra bitartean, Gerra Zibilean, eraildako hautetsiei egin zaien omenaldian. Hain justu, gaur 80 urte betetzen dira Debako alkate ohi Polentzi Markiegi jeltzalea fusilatu zutela.

Markiegikin batera; Gerra Zibileko bi bandoek Gipuzkoako 13 udalerritako beste 19 alkate eta zinegotzi erail zituzten. Gaurko ekitaldian guztiak oroitu dituzte, memoria berreskuratze aldera. 

   

Hurkoak Azkoitira dakartza hauskortasun egoeran edo babes beharrean dauden pertsonentzat arreta programak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/10/11, Asteazkena - 12:55

IMG 8598

Nekane Larrañaga, José Ignacio del Pozo, Javier Zubizarreta, Andikona Uriarte eta Maialen Artetxe bulego berriaren aurkezpen ekitaldian. 

Hurkoa Fundazioak datorren astetik aurrera bulego berria martxan izango du Azkoitian, Herriko plazan.  Hauskortasun egoeran dauden pertsonentzako programa edo tutelaren beharrei erantzuteko programak jarriko ditu martxan. Hemendik aurrera Azkoitiko helburua, hauteman diren kasuei erantzuteaz gain, arreta eta laguntza beharrean dauden pertsonen egoera berriak identifikatzea izango da. "Hasieratik, Javier Zubizarreta alkatea buru zela, proiektua eskuzabal hartu zuen Udalak. Bere inplikazioa eta Eusko Jaurlaritzaren babesa oinarrizkoak izan dira ekimen hau bultzatu ahal izateko", dio Jose Ignacio del Pozo, Hurkoa Fundazioaren zuzendari-gerenteak. "Udalak ateak zabaldu zizkigun, besteak beste, bulegoa ipintzeko lokala utziz eta ia-ia alfonbra gorria zabaldu zigun eta eskertuta gaude".

   

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntza lanetarako konpetentzia profesionalak ebaluatzeko izen-emate epea zabalik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/10/10, Asteartea - 15:53

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntza pertsonaleko lanak egiten dituztenek, prestazio ekonomiko baten baitan, 2018tik aurrera lan horretan jarduteko lanbide kualifikazioa beharko dute. Alegia, lan esperientziaren bitartez edota prestakuntzako bide ez-formalen bidez eskuratutako lan konpetentzia. Eta bestela, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendaritzak emandako laguntzaile pertsonal  gisa  aritzeko behin-behineko edo ez-ohiko gaitzearen ziurtagiria.

   

Irisgarritasuna txoko guztietara

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/10/10, Asteartea - 10:59

irisgarritasuna 3

 irisgarritasuna 2 

 

 

 

 

 

 

 

 

Udalaren lehentasunetako bat da herriko txoko guztiak irisgarriak egitea eta gero eta baliabide gehiago bideratzen ditu helburua betetzera. Berriki Kale Nagusian, 41 zenbakian, arrapala ipini da zailtasun fisikoak dituzten pertsonek eskailera-maila erabili beharrik izan ez dezaten.

Halaber, Aizkibel kalean, Correos parean, alde bietako espaloian ez labaintzeko tratamendu bat eman da oinezkoen erorketak saihesteko.

Lehenengo esku-hartzeak 1.494 euroko kostua izan du eta bigarrenak, 4.235 eurokoa. 

   

orrialdea: 9 / 335

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

LogoIB

urolanprest azkoitia

NireOrdainketa

enplegu-plana.png

bidegorri170

azkoitiangarbihandia.png

lurraldebus-banner-laukia-EU

urbanue-logo_.jpg

ikonoak-irekia-gardentasuna

AGENDAN DATOZENAK

GURE BIDEO KANALA

AzkoitikoUdala

Argazkigaleria


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut