Zabalik Hizkuntza Eskola Ofizialean 2017-18 ikasturterako izen-emate epea

Zabalik Hizkuntza Eskola Ofizialean 2017-18 ikasturterako izen-emate epea

Hizkuntza Eskola Ofizialak zabalik du 2017-18 ikasturterako matrikula epea eta beraz, Azkoitian, Gaztanenea Formakuntza Zentroan ematen diren ikastaroetan interesa duen…

Gehiago...
II. Lasterketa Solidariorako izen-ematea

II. Lasterketa Solidariorako izen-ematea

Irailaren 23rako antolatu du Ttipi-Ttapa elkarteak II. Lasterketa Solidarioa. Aurten ASPANOGI Haur Minbizidunen Guraso Elkartearentzat izango da biltzen den dirua.…

Gehiago...
Enplegu eta Orientazio Zerbitzuak Intsausti Jauregira lekualdatu dira

Enplegu eta Orientazio Zerbitzuak Intsausti Jauregira lekualdatu dira

Iraurgi Berritzenek Azkoitian eskaintzen dituen Enplegu eta Orientazio Zerbitzuak orain arte Bizenta Mogel kaleko bulegoan zeuden kokatuta. Orain, ordea zerbitzu…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi du abuztuaren 14tik 18ra ez dela kartoirik jasoko denda eta tabernetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/08/11, Ostirala - 09:08

Mankomunitateak jakinarazi du abuztuaren 14tik 18ra bitartean ez dela kartoi komertzialik jasoko establezimenduetan, Andramaixek direla eta. Dendari eta tabernariek edukiontzietara eraman beharko dute kartoia. Errefuxa, aldiz, bilduko da aipatu egunetan.

   

Larunbat honetan banatuko dira Andramaixetako zapiak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/08/10, Osteguna - 11:49

Azkoitiarrek larunbat honetan, hilaren 12an, jaso ahalko dute Andramaixetako zapia. Udaletxeko zinegotziak arduratuko dira eskatutako 4.000 zapiak banatzeaz festak irudikatzeko sinbolo bat kaleratuz. Banaketa Kontzejupean egingo da eguerdiko 12:30etik 13:30era bitartean. Bakoitzak gehienez lau zapi jaso ahalko ditu.

Zapiak urdinak dira eta gorriz “Ondo pasau Andramaixek!” leloa daramate. Udalak osagarri hau berreskuratu nahi izan du aurten nahi dutenek soinean eraman dezaten.

   

Abuztuaren 15eko pilota partiduetako sarrerak aurrez eskuragarri

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/08/09, Asteazkena - 12:14

Abuztuaren 15ean, Andramaixetako egitarau baitan jokatuko diren pilota partiduetako sarrerak aurrez eskura daitezke ASPE-ren ondorengo telefonora deituz: 667 487 273. Bestela, egunean bertan Gurea pilotalekuko leihatilan bertan erosi ahalko dira 16:00etatik aurrera.

Bi partidu jokatuko dira. Lehenengoan Arretxe-Urretabizkaia bikotea arituko da Ugalde-Erostarberen kontra. Bigarren partidua Bengoetxea VI- Albisu eta Ezkurdia-Rezusta bikoteek jokatuko dute.

   

Hasi dira etxeetan Andramaixetako egitaraua banatzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/08/07, Astelehena - 11:46

andramaixek 2017 aurkezpena2

Azkoitiak badu jada Andramaixetako jaien egitaraua. Gaur eta bihar banatuko da programaren liburuxka etxe guztietan, gero eta gutxiago falta baita festa lehertzeko. Aurtengo nobedadeetako bat da Udalak festetako zapiak aterako dituela. Azken urteetan ez dira zabaldu eta aurten zapi urdina ikusiko da kaleetan “Ondo pasau Andramaixek!” leloarekin. 4.000 zapi atera ditu Udalak jaiak girotzeko. Eskuratu nahi duenak datorren larunbatean, hilaren 12an izango du aukera. Kontzejupean zinegotziak zapiak banatzen egongo dira 12:30etik 13:30era. Bakoitzak gehienez lau eskatu ahalko ditu.

Jakina denez, festei hasiera Atano X edo Atanillok emango die, pilota mundua bidelagun duela. Justu txupinazoa bota aurretik, Udalak Atanillo omenduko du, Azkoitiko pilotari eta pilotazaleekin batera pilotaren tradizioari eusten egindako eta egiten duten ahaleginagatik. Ekitaldia irekia izango da eta herritar guztiak gonbidatuta daude.

   

Irailaren 8tik 10era izango da 4. Futbol Festa 3x3

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/08/07, Astelehena - 09:25

 3x3 500 2

Dagoeneko martxan da Azpeitia Cup-ek eta Azkoitiko Udalak elkarlanean irailerako antolatu duten 4. Futbol Festa 3x3. Irailaren 8tik 10era izango da. Oraindik izena eman nahi duenak, ordea, aukera du abuztuaren 20ra bitartean. 5 eta 11 urteko neska-mutilek har dezakete parte. Talde bakoitza gutxienez 3 lagunekoa eta gehienez 5ekoa izan beharko du. Azpeitia Cp-en webgunean eman daiteke izena eta baita Azkoitiko Plaza Berri Sport kirol dendan edo Azpeitiko Halcon Bidaiak-en.

   

orrialdea: 8 / 321

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

LogoIB

urolanprest azkoitia

NireOrdainketa

enplegu-plana.png

bidegorri170

azkoitiangarbihandia.png

lurraldebus-banner-laukia-EU

urbanue-logo_.jpg

ikonoak-irekia-gardentasuna

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

GURE BIDEO KANALA

AzkoitikoUdala

Argazkigaleria


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut