Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua

Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua

Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua hilaren 23an, San Juan bezperan. Autismoaren inguruan gizartea sentsibilizatu eta pairatzen duten…

Gehiago...
Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa

Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa

 Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa osatu da Azkoitian. Genero, adin eta esparru ezberdinetako hamaika herritar erreferentek osatu dute taldea. Helburua…

Gehiago...
Zortzi saltokik lortu dute “Lagunkoiak gara” zigilua

Zortzi saltokik lortu dute “Lagunkoiak gara” zigilua

Azkoitia Lagunkoiak sustatuta, herriko zortzi saltokik eskuratu dute “Lagunkoiak gara” zigilua. Aurrez, programa batean hartu behar izan dute parte. Bertan,…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Pintaketa lanak hasiko dituzte astelehenean Ugarte Industrialdean eta ezingo da ohiko tokietan aparkatu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/05/18, Ostirala - 08:29

Datorren astelehenean, pintaketa lanak hasiko dira Ugarte Industrialdean eta ezin izango da ohiko guneetan aparkatu lanek irauten duten bitartean. Beraz, jarritako seinaleak eta oharrak aintzat hartzea eskatzen da. Bidegurutzeak pintatuko dira, kamioientzat gunea prestatu eta aparkaleku berriak sortu. Aurreikusitakoaren arabera, lanek pare bat egun iraungo dute eguraldiak laguntzen badu. Hau da, printzipioz astelehenean eta asteartean egingo dira egin beharreko lanak.

   

Azkoitiko X. Rallysprinterako dena prest dute antolatzaileek

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/05/17, Osteguna - 14:43

IMG 6667

Larunbat honetan izango da Azkoitiko X. Rallysprinta. Errebueltie Eskudeixek atzo aurkeztu zuen aurtengo proba eta itxura guztien arabera, ikuskizuna bermatuta dago.  Klubeko ordezkari Ion Zubiaurrek, Udaleko Kirol zinegotzi Angel Martinek, Euskadiko Automobilismo Federazioko presidente Angel Gurrutxagak eta lasterketa zuzendaria den Iñigo Cuestak hartu zuten parte agerraldian.

Aurtengo nobedade nagusia ibilbidean emandako aldaketan datza. Proba GI-63750 errepidean izango da, Azkoitia eta Elosu artean, hain zuzen. Elosuko txatartegian emango zaio hasiera. Gailurra baino lehen,  masa bidean sartuko dira ibilbidea osatzeko eta gero, Aizpurutxotik behera etorriko dira ibilgailuak. Proba eguerdiko 14:30ean hasiko da baina errepidea ordubete lehenago itxiko dute. Goiz osoan zehar autoak Azkoitiko plazan egongo dira.

   

Maiatzaren 22an izango da Gu ere bertsotan jaialdia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/05/16, Asteazkena - 17:19

IMG 2029

Maiatzaren 22an, datorren asteartean, izango da Baztartxo antzokian aurtengo “Gu ere bertsotan” jaialdia. 18:00etan hasiko da ikuskizuna eta 183 neska-mutilek hartuko dute parte aurtengo edizioan. Floreaga ikastetxetik, LH5 eta 6ko ikasleak igoko dira oholtza gainera eta Xabier Munibe Ikastolaren kasuan, DBH1eko gaztetxoak arituko dira bertsotan.

Ekitaldia irekia da beraz, doinu, neurri eta errimez gozatzea gustuko duen edonor bertara daiteke, ikasle, irakasle eta gurasoez gain.

   

“The Pros and Cons of Dubbing” hitzaldia ingelesez ostiral honetan Gaztanenea Formakuntza Zentroan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/05/16, Asteazkena - 16:40

IMG 4702

Ostiral honetan, maiatzaren 18an, “The Pros and Cons of Dubbing” (“Bikoizketaren alde onak eta txarrak”) hitzaldia eskainiko da ingelesez Gaztanenea Formakuntza Zentroan. Eric Goldman estatubatuarrak emango du. Hitzaldia herritar guztientzat irekia izango da eta doakoa. 18:00etan izango da Gaztanenean.

Hasiberrientzat alemaneko ikastarorako izen-ematea zabalik

Zabalik dago ekainaren 4, 5 eta 6an alemanean hasiberriak direnei zuzendutako ikastarorako izen-ematea. Maiatzaren 28a izango da azken eguna. Saioak aipatu egunetan 17:30etik 19:30era izango dira.

Alemana ikasten hastea buruan duen edonorentzat aukera aparta izan daiteke aurrera jarraitu edo ez erabakitzeko eta baita alemana jada apur bat herdoilduta dutenentzat ere.

Ikusi egitarau osoa (PDF)

 

   

Madariaga auzoko elkargunea inauguratu dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/05/15, Asteartea - 13:25

IMG 6608

San Isidro eguna aukeratu du Udalak Madariaga auzoko elkargune berria inauguratzeko. Perratokia eta garai batean biltegi gisa erabiltzen zen eraikina pentsua eta bestelakoak inguruko baserrietara zabaltzeko, guztiz eraberritu eta elkargune bihurtu da auzotarrentzat. Gaur ikusi dute auzotar askok elkargune berria. Sukaldea, bilera gela, informatika gela, biltegia eta komunak ditu. Komunek erabilera publikoa izango dute gainera. Gunearen kudeaketa auzotarren esku geratuko da. Baliabide garrantzitsua izango da elkargunea bizilagunentzat, beharrezkoa, auzoari bizitza emateko. 

   

orrialdea: 7 / 373

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut