Azkoitia Lagunkoiak emozioen eta teknologia berrien inguruko ikastaroak antolatu ditu

Azkoitia Lagunkoiak emozioen eta teknologia berrien inguruko ikastaroak antolatu ditu

Aurreko ikastaroko partaideak KZgunean emandako saioetako batean. Azkoitia Lagunkoia proposamen berriekin dator. Azaroan informatika eta interneteko saioak antolatu zituen eta jarraipena…

Gehiago...
Udalak Gaztaneneako parkean eraikiko du parke estalia, Gamundi Etxearen ondoan

Udalak Gaztaneneako parkean eraikiko du parke estalia, Gamundi Etxearen ondoan

Hainbat alternatiba aztertu eta baztertu ostean, Udalak parke estalia Gaztaneneako parkean eraikitzea erabaki du, Gamundi Etxearen ondoan eta egungo taxi…

Gehiago...
Jone Zabaleta: “Lasterketa bera ez zitzaidan hain ondo joan, sentsazio txarrak izan nituen baina banekien dena eman beharra neukala”

Jone Zabaleta: “Lasterketa bera ez zitzaidan hain ondo joan, sentsazio txarrak izan nituen baina banekien dena eman beharra neukala”

Jone Zabaleta atletak asteburuan Salamancan jokatutako 3.000 metroko Espainiako Txapelketan brontzezko domina irabazi zuen 23 urtez azpikoetan. eta 10:18:88 denborarekin.…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren BARKORA, MARINELAK! hitzaldi musikalaren estreinaldia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/01/25, Osteguna - 14:17

Barkora marinelak 1

Larunbat honetan , urtarrilaren 27an, Azkoitiko Intsausti Jauregian Errenteriako Andra Mari Abesbatzak BARKORA, MARINELAK! hitzaldi musikala estreinatuko du, arratsaldeko 18:00etan. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eskutik.

   

Oihane Ucin, Unai Arozena eta Jon Larrañaga dira gazteei egindako galdeketaren zozketako saridunak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/01/25, Osteguna - 10:32

IMG 2329

Iñaki Lasa Ongizate teknikaria, Ana Azkoitia zinegotzia, Kontxi Zuriarrain Unai Arozenaren ama, Oihane Ucin, Jon Larrañaga eta bere ama Olga Medinilla, eta Nekane Larrañaga zinegotzia. 

Prebentzio Mahaiak sustatuta, berriki 14 eta 24 urte bitarteko gazteei herriaren inguruko galdeketa egin zaie eta erosketa bonoen zozketan parte hartzeko aukera eman zitzaien nahi zutenei, telefono zenbakia emanez. Erosketa txartelak irabazi dituzte. Ondorengo gazteak dira sarituak:

  • 1.SARIA (200€) Oihane Ucin Iriarte
    2.SARIA (100€) Unai Arozena Zuriarrain. Bere amak, Kontxi Zuriarrainek jaso du saria, semeak ezin izan duelako etorri.
    3.  SARIA (50€) Jon Larrañaga Medinilla.

Zorionak hiruroi!

   

Moby Dick ikuskizuna eskainiko da larunbatean Baztartxon, 18:00etan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/01/24, Asteazkena - 14:53

gorakada moby dick 2015 1138 copia 2048x1365

Teatro Gorakadaren eskutik, eta sei urtetik gorako  guztiei zuzenduta, Moby Dick ikuskizuna eskainiko da larunbatean, urtarrilaren 27an, Baztartxo Antzokian. 18:00etan izango da eta sarrerak 4 eurotan egongo dira salgai.

Teatro Gorakadaren arabera, Moby Dick ikuskizunean “literatura unibertsaleko artelan honen handitasuna nolabait islatzen saiatu gara. Eleberria osorik eszenaratzen ahalegintzea zentzugabea eta handizaleegina izango litzateke. Hala ere, jolas egin eta gure imajinazioa martxan jartzekoa aukera paregabea dugu, gure gazteak itsasoaren, kaxaloteen eta pertsonaien gorabeheretan murgiltzeko”. 

   

Ainhoa Arruabarrena psikologoa: “Bullyingarekin zuzenean lotzen ez diren moda berriak ari dira sortzen gaztetxoen artean”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/01/24, Asteazkena - 10:37

Ainhoa Arruabarrena “Bullyingarekin zuzenean lotzen ez diren moda berriak ari dira sortzen gaztetxoen artean. Esaterako, whatsapp talde batean sartzeko probak egin beharra izatea, adibidez, Instagramera ez dakit ze argazki igotzea”. Beste praktika bat da urtebetetzeetan zoriontzeko norbait gaizki agertzen den argazkiak argitaratzea. Teknologia berriek eta sare sozialek ematen dituzten aukerak onerako eta txarrerako izan daitezke. Zer egin horrelako jarrerak prebenitzeko? Nola esku hartu? Horretaz arituko da Ainhoa Arruabarrena psikologoa ostegunean, urtarrilaren 25ean, Elkargunean 18:30ean.

   

Ibai-Ondo eta Xabier Munibe kaleak ibilgailuentzat itxita egongo dira astelehenean eta asteartean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/01/19, Ostirala - 15:06

errepidea itxita

Ibai-Ondo eta Xabier Munibe kaleak ibilgailuentzat itxita egongo dira astelehenean eta asteartean, hau da, urtarrilaren 22an eta 23an. Zebra-bideen konpontze lanek eraginda itxiko dira bi errepideak.

Astelehenean fresaketa eta asfaltatze lanak burutuko dituzte eta asteartean, pintaketa lanei ekingo zaie. Hiru zebra-bide berrituko dira. Bi Ibai-Ondo kalean eta bat, Xabier Muniben.

Alternatiba gisa, herrigunera doazen ibilgailuak Plaza-Berritik barrena desbideratuko dira. Jausoro eta Altzibartik datozenak, berriz, bariantea erabili beharko dute edo Aingeru kaletik sartu.

Litekeena da lanak burutzen ari diren bitartean, gune edo kale bat libre geratzea. Kasu horretan, Udaltzainek kale bat edo bestea puntualki ireki dezakete. Edozein kasutan, ahalegina egingo da normaltasuna lehenbailehen berreskuratzeko. 

   

orrialdea: 6 / 352

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

LogoIB

urolanprest azkoitia

NireOrdainketa

enplegu-plana.png

bidegorri170

azkoitiangarbihandia.png

lurraldebus-banner-laukia-EU

urbanue-logo_.jpg

ikonoak-irekia-gardentasuna

AGENDAN DATOZENAK

GURE BIDEO KANALA

AzkoitikoUdala

Argazkigaleria


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut