Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua

Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua

Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua hilaren 23an, San Juan bezperan. Autismoaren inguruan gizartea sentsibilizatu eta pairatzen duten…

Gehiago...
Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa

Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa

 Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa osatu da Azkoitian. Genero, adin eta esparru ezberdinetako hamaika herritar erreferentek osatu dute taldea. Helburua…

Gehiago...
Zortzi saltokik lortu dute “Lagunkoiak gara” zigilua

Zortzi saltokik lortu dute “Lagunkoiak gara” zigilua

Azkoitia Lagunkoiak sustatuta, herriko zortzi saltokik eskuratu dute “Lagunkoiak gara” zigilua. Aurrez, programa batean hartu behar izan dute parte. Bertan,…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Gaur eta ostiralean, haurrentzako zine emanaldi berezia, euskaraz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/01/02, Asteazkena - 12:32

the-wish-fish.pngUmeentzako zine emanaldi berezian antolatu ditu Kultura sailak gaur (asteazkena) eta ostiralean. Txikienei zuzendutako bi filma emango dira, biak euskaraz. Gaur, ' The wish fish" pelikula egongo da ikusgai, eta ostiralean, "Malutatxo". Bai gaurko eta bai ostiraleko emanaldiak 17:15ean izango dira.
   

Hasi da Gaztea Astea, Scalestrix eta bideo jokoekin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/01/02, Asteazkena - 11:06

gazteaste.pngGaurtik (asteazkena) asteburura bitartean Gazte Astea izango da herrian, Udalaren Gazteria Sailak antolatuta. Goizean hasi dira ekintzak, Artxamendin, eta dagoeneko Scalestrixean, bideo jokoetan eta ping-pong-ean jolasten ari dira haur eta gazteak. Arratsaldean, berriz, taillerrak izango dira, eta  bihar patata tortila eta mus eta eskoba txapelketa. Etzi amaituko dute Gazte Astea, futbito txapelketa eta merendolarekin. Hemen duzue egitarau osoa.
   

Mila lagunetik gora ibili da Gabonetako Haur parkean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/12/30, Igandea - 21:44

txhaurparke.pngLarunbatean itxi zituen ateak Gabonetako haur parkeak eta arrakasta itzela izan du irekita egon den hiru egunetan: 1.000 lagun baino gehiagok hartu dute parte da bertan antolatutako ekintzetan. Puzgarriak, margotzeko tailerrak... adin guztietako umeen neurrirako ekintzak egin dituzte aurtengoan ere, guztiak ere dinamizatzaileek gidatuta, eta ondo baino hobeto gozatu dute bertaratu diren ume zein gurasoek. Ostegun eta ostiralean ibili da lagun gehien, behin behineko datuen arabera.

 

   

Herriari ikutu berezia eman dio Gabonetako azokak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/12/30, Igandea - 21:33

gabonazokatx.pngAurten, aurreneko aldiz, Gabonetako azoka berezia egin da abenduaren 27tik 30era, eta herriko plaza inguruak ikutu berezia hartu du. Artisauak, jakiak, taberna berezia, aurrentzako garai bateko jokuak... Ekintza ugari izan dira egunotan, musika eta kale ikuskizunez bustita, eta horrek jende ugari erakarri du plazara. "Bertaratu diren herritarrek gustura hartu dute ekimena, egun hauetako kale giroa animatzeko balio izan duelako".

 

   

Langileei 2013ko ekaineko ezohiko ordainsaria aurreratzea erabaki du Udalak, eta neuri hori politikariei ere ezartzea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/12/28, Ostirala - 12:49

pleno.pngEz ohiko udalbatza izan zen atzo (osteguna) eta besteak beste, langileen abenduko ezohiko ordainsaria nola bideratu erabaki zen bertan. Langileekin aurretik adostuta, 2013ko ekaineko ordainsaria aurreratzea erabaki du Udalak eta ordainsari hori urtarrilean kobratuko dute langileek. Neurri hori berez langileei soilik dagokie eta politikariek kobratu dezakete abenduko ordainsaria baina langileekin bat egin eta euren buruari ere neurri bera ezartzea erabaki du udal gobernuak. Horrez gain, 2013ko tasa definitiboak ere onartu ziren atzoko saioan (dagozkien aldaketak eginda) eta baita Azkoitia Lantzenek beharrezkoa duen diru bat eskuratzeko kreditu aldaketa bat ere. Horrez gain, PSOEk giza eskubideen alde aurkeztuta eta Bildurekin adostutako mozio bat eta Herrirak presoen eskubideen alde aurkeztutako beste bat ere onartu ziren atzoko saioan.

Hemen, atzoko plenoan onartutako gaien zerrenda

   

orrialdea: 355 / 373

<< Hasiera < Aurrekoa 351 352 353 354 355 356 357 358 359 360 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut