Urteko lehen seihilekoan 1.421.399 kilo hondakin berreskuratu dira

Urteko lehen seihilekoan 1.421.399 kilo hondakin berreskuratu dira

2018ko lehen seihilekoan 2.270.071,7 kilo hondakin jaso dira guztira Azkoitian. Horietatik 1.421.399,1 kilo berreskuratu dira gaikako bilketaren bidez. Hau da,…

Gehiago...
Udan 49.284 sarrera erregistratu dira igerileku irekietan

Udan 49.284 sarrera erregistratu dira igerileku irekietan

Ugarteigarango igerileku irekietan guztira 49.284 sarrera erregistratu dira. Ekainaren 20a izan zen egunik jendetsuena 1772 sarrera izatera helduz. Aldiz, erabilera…

Gehiago...
Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da

Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da

Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da. Horrek eskatzen du lurreko kutxatilak altxa, aztertu, ehunka metro kable konpondu edo…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Irakaskuntza metodologia berriak aztergai Urola Erdiko ikastetxeen artean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/06/17, Astelehena - 11:24

ikastetxeak.png
Orain bi aste Urola Erdiko bost ikastetxeetako zuzendari, orientatzaile eta hainbat irakasle Loiola Berrikuntza - Ezagutza Gunea lankidetza sarearen baitan bildu ziren.

Gaur egun ukaezina da hezkuntza sistema testuinguru berri baten murgilduta aurkitzen dela eta egungo funtzionamendu erak ez diola hain ingurune ezberdin eta aldakorrean bizi behar duten ikasleen, ez gaur egungo eta ez etorkizuneko beharrei erantzuten. Hezkuntza munduari erronka berri eta garrantzitsuak agertu zaizkio, eta hauei erantzuteko ezinbestekoa da ikasleak konpetentzia berriak garatzen joatea alde batetik eta hezitzaileak horretarako prestatzen joatea, bestetik.

   

Boliviako enbaxadorea Azkoitian izango da asteartean, Bizenta Juaristiren jatorriak ezagutzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/06/16, Igandea - 01:00

bijuaristi.pngMari Carmen Almendras Boliviako enbaxadorea Azkoitira etorriko da asteartean (hilak 28)  Bizenta Juaristi Egino Boliviako independentziaren aldeko iraultzailearen sustraiak ezagutzera. Juaristi Egino boliviarra izan zen jaiotzez eta izatez, baina bere aita azkoitiarra zen, eta horregatik etorriko da enbaxadorea herri hau ezagutzera. Bisita hori dela eta, harrera berezia egingo dio Udalak Mari Carmen Almendrasi:

 

   

Ondorio nagusiak zehaztuko dituzte asteazkenean Hondakinen Lan taldearen bileran

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/06/15, Larunbata - 01:00

hondakinlogo.pngSaioen balorazioa egin eta ondorio nagusiak zehaztekotan. Hala gelditu da Hodakinen lan taldea orain arte egindako lau saioetan jaso, landu eta aztertutako informazioa eskuan. Asteazkenean egingo dute horretarako bilera (asteazkenean, hilak 19) eta bertan Azkoitiko hondakinen kudeaketarako gutxieneko batzuk adosten saiatuko dira. Bilera Elkargunean izango da, 18:30ean, eta herritarrak parte hartzera deitzen ditu Udalak.
   

Astelehenean, Aniztasun Kontseiluaren bilera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/06/14, Ostirala - 10:47

Aniztasun Kontseiluaren hurrengo bilera astelehenean izango da (hilak 17), 18:30ean, Elkargunean. Honako gaiak jorratuko dituzte: 2013ko IPAKA aniztasun jaiaren balorazioa, zurrumurruen aurkako taldea, eta hortik aurrera, bertaratzen direnek planteatzen dituztenak. Bilera irekia izango da eta parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak Udalak.


   

Andramaixetako kartel lehiaketa egingo da aurten ere

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/06/14, Ostirala - 08:55

lehiaketa-txiki.pngAndramaixetako kartela lehiaketa egin egingo da aurten ere; oinarriak publikatu dira jada eta ekainaren 25etik aurrera entregatu ahalko dira lanak. Aurtengo gaia ere Andramaixek da, eta kartel irabazlea festetako egitarauaren azalean joango da, jaiak iragarriz. Irabazlea aukeratzeko sistema mixtoa erabiliko da aurten: Udalak adituen epaimahai bat izendatuko du eta herritarrek ere botoa emateko aukera izango dute. Horretarako, erakusketa egingo da lehiaketara aurkezten diren lan guztiekin, Torre Zurin. Irabazleak 200 euroko saria jasoko du.

 

   

orrialdea: 336 / 386

<< Hasiera < Aurrekoa 331 332 333 334 335 336 337 338 339 340 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut