Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa

Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa

 Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa osatu da Azkoitian. Genero, adin eta esparru ezberdinetako hamaika herritar erreferentek osatu dute taldea. Helburua…

Gehiago...
Zortzi saltokik lortu dute “Lagunkoiak gara” zigilua

Zortzi saltokik lortu dute “Lagunkoiak gara” zigilua

Azkoitia Lagunkoiak sustatuta, herriko zortzi saltokik eskuratu dute “Lagunkoiak gara” zigilua. Aurrez, programa batean hartu behar izan dute parte. Bertan,…

Gehiago...
Omenaldi hunkigarria egin zaie Mintzalaguneko bidelagunei

Omenaldi hunkigarria egin zaie Mintzalaguneko bidelagunei

Euskararen arnasgune bilakatu zen atzo arratsaldean Udaletxeko batzar aretoa, Udalak eta Aek-k sustatuta, Mintzalagun programako euskaldun zaharrei egindako omenaldi ekitaldian.…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Santa Maria La Real parrokia ezagutzeko bisita gidatua, larunbatean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/05/15, Asteazkena - 09:56

bisitajbautista.pngLarunbatean (maiaitzak 18) Santa Maria La Real parrokia ezagutzeko bisita gidatua egongo da, Juan Bautista Mendizabal Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko lurraldeko lehendakari eta Azkoitiko kronista ofizialaren eskutik. Garrantzitsua da bisita egiteko ordua erreserbatzea, taldea osatu ezean bertan behera geldituko baita. Erreserba egiteko azken eguna ostirala da. Bisita arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta 2 euro ordaindu beharko dira.

 

   

Merkataritza saltokiak berritzeko diru-laguntzak eskatu daitezke jada

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/05/14, Asteartea - 09:30

Merkataritza saltokiak berritzeko diru-laguntzak eskatzeko epeak zabalik dago jada. Diruz lagun daitezkeen inbertsioak honakoak dira: lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak, altzariak eta merkataritza jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak eta baita balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak ere. Eskera epea ekainaren 17an amaitzen, dirua lehenago amaitzen ez bada. Diru laguntzetara sarbidea izateko, gutxieneko inbertsioa 600€ dira, BEZ gabe eta jarduera nagusia komertziala izan behar du. Informazio gehiago; www.euskadi.net/comercio edo  Iraurgi Lantzenen, 943 85 11 00 .

   

Zure webgunera bisita gehiago erakartzen ikasteko tailerra antolatu du Iraurgi Lantzenek ostegunerako

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/05/14, Asteartea - 08:26

kzgunea.pngGaur egun web orrialde bat edukitzea ezinbestekoa da interneten zeresana izan nahi duen edozein komertzio edo negoziorentzat, baina garrantzitsuena gure web gunera iritsiko den trafiko kualifikatua lortzea da, hau da, benetan gure produktu eta zerbitzuetan interesatua dagoen jendearen bisitak lortzea. Honetarako interneten dugun egoera zein den eta bertan gure presentzia hobetzeko asmoz eta interesa dugun publikora ikusgai egoteko asmoz, zein estrategia erabili beharko genituzkeen jakin behar dugu. Guzti horren inguruakoa ezagutu eta ikasteko, tailer bat antolatu du Iraurgi Lantzenek: ostegunean izango da, eta bi saio egongo dira, batea 14:00etan eta bestea 18:00etan. Web guneetara iristen den trafiko kualifikatua haunditu eta orokorrean euren presentzia hobetu nahi duten komertzio eta negozio txikiei zuzenduta dago ikastaroa eta KZ gunean emango da.

 

   

Bai Euskarari ziurtagiridun saltokietan erosteak saria izango du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/05/14, Asteartea - 01:00

zozketatx.pngAzkoittixen Bai Euskarari ziurtagiria duten saltokietan erosteak saria izango du maiatzean: erosleen artean 200 euroko hiru erosketa txartel zozkatuko dira, ziurtagiridun dendetan gastatzeko. Zozketaren helburua ziurtagiria bultzatzea da, herrian dauden ziurtagiridun 45 saltokiak ezagutaraztea eta denda horiek euskararen alde egiten duten ahalegina aitortzea.

Hilaren 23ra bitartean, bai Euskarari ziurtagiria duten establezimenduek doan banatuko dizkiete txartelak erosleei. Maiatzaren 24an jendaurrean egingo da zozketa, eta irabazleek 200 euroko erosketa txartel bana eskuratuko dute, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Azkoitiko establezimenduetan gastatzeko.

 

   

Gasteizen erahildako emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Emakumeen Mahaiak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/05/13, Astelehena - 11:58

Iragan astean indarkeria matxistaren ondorioz Gasteizen erahila izan zen emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Emakumeen Mahaiak. Gaur (astelehena) 19:00etan izango da konzentrazioa, Herriko plazan. Udalak bat egiten du deialdiarekin eta parte hartzera deitzen ditu herritar guztiak.
   

orrialdea: 335 / 377

<< Hasiera < Aurrekoa 331 332 333 334 335 336 337 338 339 340 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut