Javier Zubizarreta alkatea Ainhoa Aizpuru diputatuarekin bildu da enpresen inbertsioa aintzat hartzeko

Javier Zubizarreta alkatea Ainhoa Aizpuru diputatuarekin bildu da enpresen inbertsioa aintzat hartzeko

Javier Zubizarreta alkatea Ekonomia Sustapeneko diputatu Ainhoa Aizpururekin bildu zen atzo, besteak beste, herrian bertan sekulako ahalegin inbertsorea burutzen ari…

Gehiago...
Udalak eta Visesak Idiakez Ederra azken honi ematea sinatu dute, obren egutegia ere zehaztuz

Udalak eta Visesak Idiakez Ederra azken honi ematea sinatu dute, obren egutegia ere zehaztuz

Udalak eta Visesa Sozietate Publikoak hitzarmena sinatu dute. Akordioak jasotzen duena da Udalak Visesari Idiakez Ederra Etxea ematea bertan babes…

Gehiago...
Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua

Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua

Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua hilaren 23an, San Juan bezperan. Autismoaren inguruan gizartea sentsibilizatu eta pairatzen duten…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Garapenean bidelagun, Azkoitia solidarioaren ispilua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/09/19, Osteguna - 08:34

astesolidario-aurkezpena.pngHerri solidarioa da Azkoitia, elkartasunean aberatsa. Asko dira behar gehien dutenen alde lan egiten duten elkarte, GKE Gobernuz Kanpoko Erakunde eta herritarrak. Baina horietako askoren ahalegina ez da ezagutzen herrian eta euren artean ere harreman gutxi dute. Hala ikusi zuten elkartasun lanetan aritzen diren eragileek eta Udalak, orain gutxi egindako bilera batean, eta hori nola aldatu aztertzen hasi ziren. Ahalegin horrek datorren astean izango du aurreneko emaitza: Aste Solidarioa egingo dute Azkoitian dauden Gobernuz Kanpoko Erakunde, elkarte eta eragileek, irailaren 26tik 29ra. Garapenean Bidelagun izango du izena ekimenak eta hainbat ekintzek ostatuko dute.

 

   

Eskaparate lehiaketako lanak bozkatzeko aukera izango da asteburuan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/09/19, Osteguna - 01:00

eskaparete.pngAzkoitiko Udalak antolatutako eskaparate lehiaketara aurkeztu diren lanak ikusgai izango dira asteburuan Torre Zurin, eta herritarrek euren gustukuena bozkatzeko aukera izango dute. Guztira sei proiektu aurkeztu dira, eta seirak egongo dira ikusgai. Irabazlea adituen epaimahai batek aukeratuko du, baina herritarren iritzia ere ere ezagutu nahi du horretarako, eta horregatik erakusketara gerturatu eta boto ematera animatu nahi ditu Udalak herritarrak. Honako ordutegian egongo da zabalik Torre Zuri asteburuan:

Ostiralean: 18:00-20:00
Larunbatean eta igandean: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00

   

Jubilatuen egoitzako igogailua larunbaterako konponduko dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/09/18, Asteazkena - 12:31

Jubilatuen egoitzako igogailua matxuratuta dago astelehenaz geroztik. Motorra aberiatu zaio eta konpontzeko ohi baino denbora gehiago behar duela adierazi dio igogailua kudeatzen duen enpresak Udalari. Halere, larunbaterako konponduko dute. Udalak eragozpenak eskatu nahi dizkie erabiltzaileei, eta igogailua ahalik eta azkarren konpontzeko ahaleginetan ari dela adierazi.
   

Auzolana bultzatzeko araudia prestatzen ari da udala eta herritarren proposamenak jaso nahi ditu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/09/18, Asteazkena - 07:52

auzolana.pngElkarlana eta parte hartzea helburu, Azkoitiko Udalak auzolana bultzatu nahi du eta horretarako araudi bat prestatzen ari da. Araudi horren zirriborroa eginda du jada, eta laster onartzekoa da. Hemen duzue eskuragarri zirriborroa. Araudia onartu bezain pronto lanean hasi nahi du, gainera, Udalak, eta dagoeneko ari da  auzolanean egin daitezkeen lanak aztertzen. Horretarako, herritarren proposamenak jaso nahi ditu: zure auzoan, inguruan edo herrian auzolanean egiteko proiektu eta ideiaren bat badaukazu, emaiozu bere berri Udalari, horretarako webgune honetan bertan prestatu dugun atalaren bidez.

   

Andramaixek baloratzeko bilera egingo da ostegunean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/09/16, Astelehena - 11:35

andramaipartehartzaile.png2013ko Andramaixek baloratzeko bilera egingo da ostegunean (irailak 19). Aurten herritar ugarik hartu du parte festen antolaketan eta prozesu hori nahiz festak orokorrean nola joan diren baloratu nahi du Udalak azkoitiarrekin. Balorazio bilera horretan herritar guztiek hartu dezakete parte, eta hala egitera gonbidatzen ditu Udalak herritarrak. 19:00etan izango da bilera, Elkargunean.

 

   

orrialdea: 309 / 372

<< Hasiera < Aurrekoa 301 302 303 304 305 306 307 308 309 310 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut