Udal eta foru ordezkariek Munibe Group bisitatu dute

Udal eta foru ordezkariek Munibe Group bisitatu dute

Munibe Group, Urola Erdiko mekanizazioko lau enpresa familiarren bateratzetik sortu zer, batasunak indartu egiten duela sinetsita. Gaur Udaleko eta Foru…

Gehiago...
Azkoitiak herri Lagunkoia izateko konpromisoa hartu du

Azkoitiak herri Lagunkoia izateko konpromisoa hartu du

Azkoitiak gaur sinatu du ofizialki Euskadi Lagunkoia sarera atxikitzeko hitzarmena, adineko pertsonentzat herri lagunkoia eraikitzeko konpromisoa indartuz. Azkoitia Lagunkoia proiektua…

Gehiago...
Urola Gustagarri- Udaberriko Zaporeak

Urola Gustagarri- Udaberriko Zaporeak

Klikatu irudian eskaintza osoa ikusteko.

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

“Controversial Topics”: solasaldia ingelesez Gaztanenea Formakuntza Zentroan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/05/10, Asteazkena - 15:50

hizlaria2Gaztanenea Formakuntza Zentroak aurrera darama jardueren egitaraua. Bereziki ingelesa ikasten ari direnei zuzendua. Ahozko adierazpenean trebatzeko aste honetako proposamena da solasaldia ingelesez “Controversial Topics” izenburupean. Bolo bolo dabiltzan gaiez hitz egingo da. Ostiral honetan izango da solasaldia Ellie de Carle irakasle natiboak zuzenduta. Maiatzaren 12an, 19:00etan, Gaztanenea Formakuntza Zentroan.

   

Santa Krutzeko bisitarekin berriro martxan Ezkutuko Altxorrak, larunbat honetatik aurrera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/05/10, Asteazkena - 10:16

egitaraua altxorrak Berriro martxan da bisita gidatuen Ignaziotar Lurraldeko Ezkutuko Altxorrak programa. Larunbat honetan hasi eta abendura arte luzatuko da egitaraua, Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako harribitxiak ezagutzeko proposamena luzatuz.

Azkoitian, maiatzaren 13an, larunbat honetan, izango da lehenengo bisita gidatua. “Artea eta musika Santa Krutzeko monastegian” izenburupean, Santa Kutzen izango da hitzordua arratsaldeko 17:00etan.

Hurrengo hilabeteetako bisitak Ilustrazioa edota Azkoitiko Inaziotar guneak ezagutzeko izango dira, ekainaren 11n eta irailaren 9an, hurrenez hurren.

Urriaren 14an, Amabirijinaren Jsokundearen Parrokia emango da ezagutzera bisitan eta organo kontzertuaz gozatu ahalko dute bertaratzen direnek.

   

Enpresetan eta merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan euskara indartzeko diru-laguntzak abian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/05/10, Asteazkena - 09:57

Euskara zerbitzuak enpresetan eta merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan euskararen presentzia eta erabilera handitzeko bideratuko dituen diru laguntzak abian dira. Laguntzak eskatzeko irizpideak hainbat izan daitezke:

Batetik, ohiko euskara jarduerak egiteko. Kasu honetan eskaera aurkezteko epea ekainaren 30era artekoa da. 

Bestetik, enpresek eta establezimenduek aukera dute laguntza jasotzeko kanpoko errotuluak, irudi korporatiboa (poltsak, kartazalak, bisita txartelak, albaranak, e.a...), web orria eta programa informatiboak euskaratzeko. Baita publizitatea euskaraz egiteko ere. Horrela bada, eskatzaileek urriaren 31 baino lehen egin beharko dute eskaera.

   

Madariagan San Isidroak ospatuko dituzte asteburuan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/05/09, Asteartea - 14:37

Madariaga auzoan San Isidroak ospatuko dituzte asteburu honetan. Madarixako Auzo Elkarteak egitarau polita antolatu du. Horra:

madarixako festak

Ikusi egitaraua PDFan

   

Alokairua ordaintzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik gazteentzat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/05/09, Asteartea - 14:17

Udalak zabalik du etxearen alokairua ordaintzeko diru-laguntzak eskatzeko epea. Eskariak aurkezteko epea 2017ko ekainaren 20an amaituko da.

Helburua da 18 eta 35 urte bitarteko gazteei alokairua partzialki ordaintzen laguntzea. Horretarako, etxea errentan hartuta izan behar da edo alokairu kontratua indarrean izan datorren uztailaren 20rako. Laguntza emateko epea hamabi hilabetekoa izango da.

   

orrialdea: 4 / 298

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

LogoIB

urolanprest azkoitia

NireOrdainketa

enplegu-plana.png

bidegorri170

azkoitiangarbihandia.png

lurraldebus-banner-laukia-EU

urbanue-logo_.jpg

ikonoak-irekia-gardentasuna
ikonoak-irekia-opendata

AGENDAN DATOZENAK

GURE BIDEO KANALA

AzkoitikoUdala

Argazkigaleria


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut