Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua

Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua

Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua hilaren 23an, San Juan bezperan. Autismoaren inguruan gizartea sentsibilizatu eta pairatzen duten…

Gehiago...
Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa

Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa

 Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa osatu da Azkoitian. Genero, adin eta esparru ezberdinetako hamaika herritar erreferentek osatu dute taldea. Helburua…

Gehiago...
Zortzi saltokik lortu dute “Lagunkoiak gara” zigilua

Zortzi saltokik lortu dute “Lagunkoiak gara” zigilua

Azkoitia Lagunkoiak sustatuta, herriko zortzi saltokik eskuratu dute “Lagunkoiak gara” zigilua. Aurrez, programa batean hartu behar izan dute parte. Bertan,…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Bihar zabalduko dira Ugarteigarango igerilekuak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/06/07, Osteguna - 09:13

IMG 7876

Azken lanak burututa, dena prest dago Ugarteigarango igerilekuetan ateak zabaldu eta udako denboraldiari hasiera emateko. Bihar zabalduko da eta irailaren 16an itxi. 10:30etik 20:00etara egongo da zabalik. Hemendik aurrera eguraldiak aginduko du. 

   

Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/06/07, Osteguna - 08:48

kartela ni marea urdina naiz

Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua hilaren 23an, San Juan bezperan. Autismoaren inguruan gizartea sentsibilizatu eta pairatzen duten pertsonen gizarteratzea bultzatzeko xedez, Gipuzkoako kosta igerian zeharkatzeko proiektua martxan jarri zutenetik asko izan dira jasotako babesak. Oraingoan Udala batu da Marea Urdinaren mezua zabaltzen laguntzeko.

“Helburu sozial bat duen egitasmoa da Marea Urdina eta guk horren atzean dagoen ahalegina eta kontzientziazio lana txalotu nahi ditugu, uste dugulako horrelako ekintzek laguntzen dutela gizarte justuago eta berdinago bat eraikitzen non denok dugun geure tokia”, dio Kultura zinegotzi Sonia Vazquezek.

   

Ezkutuko Altxorra: Izarraitz mendikatearen magalean zehar ibilbidea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/06/07, Osteguna - 08:40

Azkoitia - Balda - Soreasu senderismo historikoa // Ekainak 9

Ezkutuko Altxorrak egitarauren baitan, larunbat honetan “Azkoitia-Balda-Soreasu senderismo historikoa” ibilbidea eskainiko da.

Iraurgi bailararen zaintzaile fidel den Izarraitz, mendikatearen magaletik zehar ibilbide zoragarri bat, paisaia, historia eta kultura bat eginda. San Inazioren paisaiak, Azkoitiako Balda Dorretxetik abiatuta Azpeitiko Sebastian Donearen eliza nagusiraino iritsiz. Batean bere ama Maria de Licona hazi eta hezi zen, bestean bere bataiopontea gordetzen da eta Loiolatarren parrokia izan zen. Bi herri, bailara bat, pertsonai euskaldun unibertsalenak lotuta.

   

Autodefentsa ikastaroaren bigarren saioa eskainiko da larunbat honetan Anaitasuna Kanku Eskolaren eskutik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/06/06, Asteazkena - 15:02

IMG 4088

Udalak emakumeei zuzenduta abian jarritako ahalduntze ikastaroen baitan, larunbat honetan, ekainaren 9an, Anaitasuna Kanku eskolak bigarren autodefentsa saioa emango du Elkargunean. Goizeko 10:00etatik 13:00era izango da. Bertan, eskolako arduradunak diren Rita Juaristik eta Juan Murillok formakuntza fisikoa eta mentala emango diete bertaratzen diren emakumeei.

   

Patxi Larrañagaren “Gure abestiak” liburuaren aurkezpena

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/06/05, Asteartea - 12:28

IMG 78201

Patxi Larrañagak “Gure abestiak” izenburupean, 500 abesti inguru bildu ditu liburu batean eta ekainaren 7an, ostegunean, udaletxean aurkezpen ekitaldia egingo da. Hitzordua 19:00etan izango da. Udalak eta Larrañagak herritarrak ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi dituzte.

Patxi Larrañagak kantua eta musika maiteak izan ditu beti. Iraurgi Abesbatzaren eta Musika Eskolaren fundatzailea, oraingoan herritarrek ezagutzen dituzten ehunka kantu biltzen dituen liburua labetik atera berria du. 

   

orrialdea: 3 / 373

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut