2018/09/21, Ostirala - 10:20

Inprimatu

Bigarren saioa, berriz, urri amaieran ospatzea aurreikusten da eta bertan negozioen balorazioa nahiz hauen eskualdatzean aintzat hartu beharreko xehetasunak aurkeztuko dira. Azken saio honen data zehatza, datozen asteetan zehaztuko da.

Bi jardunaldiak, gai hauetan aditua den PKF Attest aholkularitza enpresako Eunate Llonaren eskutik eskainiko dira. Erretiro nahiz eskualdatze gaietan interesa duten eskualdeko merkatari guztiei irekiak izango dira, hauek merkataritza elkarteetako bazkide izan edo ez. Jardunaldietan parte hartzeko izena ematea gomendatzen da eta hau irailak 25 asteartea baino lehen egitea eskatzen da honako bitartekoak erabiliz:

-       Azpeitia: Xabier Aldalur; Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ; 688 823 944

-       Azkoitia: Sara Rodriguez; Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ; 608 313 024

-       Zestoa: Juanjo Allur; Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ; 678 085 387

 

UROLA ERDIKO MERKATARITZA MAHAIA:

Azkoitiko Udala, Azpeitiko Udala, Zestoako Udala, Dendartean - Gipuzkoako merkatari, ostalari, zerbitzu enpresa eta autonomo elkarteen bilkura-, Herrixen –Azkoitiko Merkatarien Elkartea-, Bertan –Azpeitiko Merkatarien Elkartea, Zestoan –Zestoako Merkatarien Elkartea- eta Iraurgi Berritzenek –Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia- osatzen dute eskualdeko merkataritza mahaia.

Gune honek, eragile kideen artean lankidetza proiektuak garatuz, eskualdeko merkataritza txikia sustatzea du helburu eta azken hilabeteetan ekimen ezberdinak jarri ditu abian. Besteak beste, eskualdeko kontsumo ohiturak ezagutzea helburu zuen “MerkaUrola” azterketa edota eskualdeko merkataritza sustatzeko abian jarri zen sentsibilizazio kanpaina.

Antolatu berri diren jardunaldien bitartez, egun eskualdeko merkataritzan identifikatu diren bi behar ezberdini eman nahi zaio erantzuna. Batetik, lehen saioaren bitartez, eskualdeko merkatarien adina gero eta nagusiagoa den honetan hauen erretiroa egoki kudeatzeko argibideak eskaini nahi dira. Bestetik berriz, bigarren jardunaldiak, merkataritza establezimendu ezberdinen eskualdatze prozesuen inguruko xehetasunak argitzea du helburu.

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut