2018/09/20, Osteguna - 13:16

Inprimatu

 

Zu ere izan zaitezke Mintzalagun egitasmoko kide. Alde batetik bidelariek osatzen dute taldea, hau da, euren euskara hobetu nahi duten euskaldun berriak lirateke hauek. Beste aldetik, bidalagunak, hau da, bide horretan lagunduko dion euskaldun zaharra. Beraz, berri edo zahar, mintzalagunen baduzu tokia!!!!

Momentu honetan, 39 lagunez osatutako 10 talde ditugu, hauek herrian astea joan eta astea etorri, ordubetez elkartzen dira euren euskara lotsarik gabe praktikatu eta dakiten hori hobetu asmoz. Kafetxo bat hartuz edota pasealdi bat eginez, lagunarte euskalduna lortu dute beraz. Gainera,konfidantza eta segurtasuna lortzeaz gain, euren bizitza euskaraz bizitzeko gaitasuna ere bere egin dute.

Zuk ere lagundu nahi diozu euskara ikasten dabilenari? Esan bezala, astean ordubete baino ez da eskatzen!

Zu ere izan zaitezke MINTZALAGUN! Animatu eta eman izena:

943 151 089 / 943 857 175 – Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut