2013/05/09, Osteguna - 08:42

Inprimatu

izarraitz.pngArtxamendi topalekuak Argazki rallya antolatu du udaberri honetarako eta aurreneko saioa larunbatean egingo da (hilak 11). Artxamendiko erabiltzeaile guztiek hartu ahalko dute parte: 10:00etan topalekuan bertan elkartuko dira eta hezitzaileek proposatutako lekuetan argazkiak ateratzeko aukera egongo da 13:00ak bitartean. Hiru larunbatetan egingo dira saioak, eta larunbat bakoitzean gai bat jorratuko da. Parte hartzaile bakoitzak bost argazki aurkeztu ahalko ditu lehiaketara, eta argazki horiek sakeleko telefono bidez edo kamera digitalarekin atera ahalko dira. Sari bakarra egongo da, argazki kamera digitala. Hemen dituzue lehiaketaren oinarriak.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut