Gizarte zerbitzuak

Ostatu zerbitzua. Harrera pisua

Harrera-pisua zerbitzu bat da, iraupen laburreko egonaldia behar duten pertsonei edo bizikidetza-unitateei ostatu eskaintzen
diena, gizarte-larrialdiko egoera baten ondorioz ostatu-gabeziari aurre egiteko aukera zian dezaten.
Laguntza-intentsitate txikiko zerbitzua da, pisuan etengabeko egon beharreko langilerik eta harrera-pisuari berariaz esleitutako
langilerik eskaintzen ez duena, eta, hala badagokio, kanpo-laguntza egokiak antolatzen dituena, baita udalaren gizartezerbitzuen
laguntza ere, gizarte-zerbitzuen sistematik beharrezkoak diren zerbitzuak eta edo prestazioak lortzeko
Hartutako pertsonak genero-indarkeriaren biktima izaki indarkeria gainditzeko prozesuan dauden emakumeak badira, udalaren
gizarte-zerbitzuek genero-indarkeriaren biktimen arretarako zerbitzu eta programa guztiekin koordinatuta jardungo dute

Aldi baterako zerbitzua da, eta egonaldiak gehienez lau hilabete iraun d dezake, baina luzapena eskatzeko aukera ere badago

Etxebizitza-eraikin arrunt batean kokatzen da normalean
Zerbitzuaren helburu nagusiak honako hauek dira:
- Larrialdi-egoeretatik eratorritako ostatu-gabeziak eragindako krisi-egoerak gainditzen laguntzea
- Segurtasun-sentimendu bat ahalbidetzea

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut