Gizarte zerbitzuak

Gaueko harrera zerbitzua

Gaueko harrera-zerbitzuak egitura batzuk dira, bazterkeriako egoeran dauden pertsonei, bereziki iragaitzazko bidariei eta
etxerik ez dutenei, gaua emateko toki bat eskaintzen dietenak.

Laguntza-intentsitate txikiko zerbitzuak dira, oinarrizko prestazioak berehala eskaintzen dituztenak ostatuari, mantenuari
eta higiene pertsonalari dagokienez.

Zerbitzu iraunkorrak dira eta urteko gau guztietan eskaintzen dira, baina urteko aldi jakin batzuetan indar daitezke premien
igoerari erantzuteko.

Zerbitzu horietako egonaldiek iraupen laburra izaten dute.

Zerbitzu hori gizarte-premiazko zerbitzua izango da, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 3.
artikuluaren 3. paragrafoan aurreikusitako xedeetarako.

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut