Gizarte zerbitzuak

Eguneko arretarako zerbitzua

Eguneko arretarako zerbitzuen barruan, pertsonei egunean arreta-premiei lotutako intentsitate txikiko babesa eskaintzen
duen leku bat izateko aukera ematen dieten zerbitzuak daude. Zerbitzu horien helburuak xede diren kolektiboen
araberakoak dira:
- I. graduko I. mailako mendetasun-arriskuan edo mendetasun-egoeran dauden adinekoei autonomiari eusten eta
ohiko ingurunean jarraitzen laguntzea;
- Zerbitzua premiaz lortu beharra dakarren bazterkeria-egoeran dauden pertsonei eguna igarotzeko eta oinarrizko
elikadura- eta higierne-premiak betetzeko leku bat eskaintzea.
 Adinekoentzako eguneko zerbitzua: I. graduko I. mailako mendetasun-arriskuan edo mendetasun-egoeran dauden eta
intentsitate txikiko babesa behar duten adinekoei eguneko arreta eskaintzen dien zerbitzu bat da; era horretan, ohiko
ingurunean jarraitzeko eta sozializatzeko aukera ematen die pertsona horiei, eta isolamendu-egoerak konpentsatzen ditu.
Zerbitzu horien erabilera aldi baterakoa edo iraunkorra izan daiteke.
Modalitateak
 Bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzako eguneko arretarako zerbitzua; honako funtzio hauek ditu:
- Zerbitzua behar duten pertsonei harrera egitea.:
- Oinarrizko premiei erantzutea, eta, horretarako, erabiltzaileei egunean babesteko, garbitzeko eta jateko leku bat
eskaintzea.
- Erabiltzaileei dituzten eskubideei eta eskuragarri dituzten gizarte-baliabideei buruzko informazioa ematea, eta
erabiltzaile horiek beren egoera normalizatzeko kudeaketak egitera bideratzea.
- Hala badagokio, dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzura bidaltzea.
Eskakizun-maila txikiko eta premiaz lortu beharreko zerbitzuak dira. Aldi baterako erabilera dute.
Modalitate hori gizarte-larrialdiko zerbitzutzat hartuko da, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008
Legearen 3. artikuluko 3. paragrafoan aurreikusitako ondorioetarako.
 Jantoki sozialek gosari-, bazkari eta/edo afari-zerbitzua eskaintzen dute, eta modalitate espezifiko bat dira bazterkeriaarriskuan
edo bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzako eguneko arretarako zerbitzuaren barruan. Eguneko arretarako
edo egoitza-arretarako beste zerbitzu batzuen espazio fisiko berean kokatuta egon daitezke, edota egitura fisiko
independenteak izan daitezke.

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut