Gizarte zerbitzuak

Gizarte zerbitzuen eremuko parte-hartzea eta gizarteratzea sustatzeko zerbitzua

Zerbitzuak komunitatearen parte-hartze antolatua sustatuko du, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren berezko
helburuak lortzeko eta gizarte-zerbitzuen bidez erantzuteko moduko premiei aurrea hartzeko eta erantzuteko.
Bereziki, honako hauen parte-hartzea sustatuko da:
- Zerbitzuen eta zentroen erabiltzaileena eta, hala badagokio, senitartekoena;
- Beste gizarte-zerbitzu batzuen erabiltzaileak izanik edo izan gabe taldeen, sareen edo elkarrekiko laguntzako
beste ekimen batzuen bidez premia horiei aurrea hartzen eta erantzuten parte hartu nahi duten pertsonena;
- Herritarrena, oro har, helburu horietara bideratutako boluntariotza-jardueren bidez (gizarte-boluntariotza);
- Toki-eremuan diharduten hirugarren sektoreko erakundeak.

Zerbitzuak, parte hartu nahi duten pertsonei informazioa eta orientazioa emateaz gain, honako jarduera hauek
egingo ditu:
- Oro har herritarrei zuzendutako sentsibilizazio-jarduerak;
- Arrisku-egoeran dauden herritarrei zuzendutako prebentzio- eta sustapen-jarduerak;
- Taldeei eta erakundeei zuzendutako babes teknikoko jarduerak.

Zerbitzuaren esparruan egindako edo sustatutako jardueren eremu geografikoa zerbitzua egiten edo sustatzen den
udalerria izango da, edota jarduera horien jardun-eremuan sartuta egon beharko du udalerri horrek.

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut