Gizarte zerbitzuak

Zaintzaileei laguntzeko zerbitzua

Honako hauek eskaintzen ditu zerbitzuak:
1.  Mendetasun arriskuan edo mendetasunegoeran dauden pertsonen zaintzaile ez-profesionalei, zaintzarako eta
norberaren zaintzarako jakintzak, jarrerak eta trebetasunak eskuratzeko aukera.
2. Zaintzaile nagusiak atseden hartzeko, errekuperatzeko eta/edo garapen pertsonalerako denbora edota zaintzafuntzioak
betetzea eragozten dion premia-egoera bati aurre egiteko denbora izan dezan, atsedenerako zerbitzuak
honako hauek eskaintzen ditu:
. Mendetasun-arriskuan edo mendetasun-egoeran dauden eta zaintzaile ez-profesionalek zaindu ohi dituzten
pertsonei etxez etxeko laguntza-zerbitzu bat aldi batean eskuratzeko edota zerbitzu horrek eskainitako
intentsitatea aldi batean areagotzeko aukera;
. I. graduko mendetasun-arriskuan edo mendetasun-egoeran dauden eta zaintzaile ez-profesionalek zaindu ohi
dituzten pertsonei lehen mailako arretako eguneko zerbitzuak aldi batean eskuratzeko edota lehen mailako
arretako ostatu-zerbitzuak eskuratzeko aukera;

Zerbitzuaren helburu nagusiak honako hauek dira:
- Zaintzaileek senitartekoei eskainitako zainketen kalitatearen hobekuntza bultzatzea.
- Zaintzaile nagusi eta ez-profesionalen bizi-kalitatearen hobekuntza bultzatzea.
- Zaindutako pertsonari bere bizilekuan jarraitzeko aukera eskaintzea.
- Beste zaintzaile batzuen erantzukidetasuna bultzatzea.
- Zaintzaile nagusi eta ez-profesionalari atsedenerako, errekuperatzeko, aisiarako eta, oro har, norberaren
zaintzarako eta garapen pertsonalerako denbora bat izateko, zaintza-funtzioak betetzea eragozten dion premiaegoera
bati aurre egiteko edota zaintza-zereginei lotutako karga murrizteko aukera ahalbidetzea, gainkarga- eta
estres-egoerei eta osasun-narriadurei aurrea hartzeko

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut