Gizarte zerbitzuak

Etxez etxeko laguntza zerbitzua

Etxez etxeko laguntza zerbitzua laguntza eta prebentzio-izaerako zerbitzu bat da, eta mendetasun arriskuan edo
mendetasun egoeran dagoen erabiltzaileari bizilekuan jarraitzen laguntzea, bizilekuan bertan moldatzeko eta ingurune
komunitarioan integratzeko aukera emango dion arreta pertsonalerako eta/edo etxeko arretarako laguntza bat
eskaintzea eta, era horretan, isolamendu-egoerak saihestea du xede.

Honako helburu nagusi hauek ditu:
1. Autonomia pertsonalari eustea edo autonomia hori hobetzea, autonomiaren narriadurari aurrea hartzea eta
autonomiaren galera konpentsatzea, eta zaintza pertsonalerako beharrezkoak diren eguneroko bizitzako
oinarrizko jarduerak egitean eta/edo elikadurari, arropari, garbiketari eta txukuntasunari lotutako eguneroko
bizitzako oinarrizko jarduerak egitean laguntzea edo ordezkatzea (zeregin horiek egiteko eta etxea antolatzeko
beharrezkoak diren trebetasunak eskuratzeko entrenamendua barnean hartuta).

2. Pertsonari bizilekuan bizi-kalitate onargarri batekin ahalik eta denbora gehien jarraitzeko aukera ematea, eta
ostatu-zerbitzu edo egoitza-zentro batean sartzeko aukera atzeratzea edo saihestea.
3. Erabiltzaileen eta zaintzaileen segurtasun-sentimendua sendotzea.
4. Erabiltzailearen gizarte eta familia arloko babes-sarea osatzen duten zaintzaileei babesa eskaintzea eta arretazereginaz
partzialki liberatzen laguntzea, garapen pertsonal, profesional eta sozialerako baldintza egokiak izan
ditzaten.
5. Erabiltzailea zaindu ohi duen zaintzailea aldizka ordezkatzea (hura aldi batean falta denean).
6. Beste zerbitzu batzuen esku-hartzea behar dezaketen premia-egoerak detektatzea.

7. Etxez etxeko laguntza-zerbitzua bi elementutan egituratuko da:
- 1. elementua. Etxean emandako arretaren egokitasuna in situ gainbegiratzeko baliabidea; gainbegiratze horren
maiztasuna eta intentsitatea hainbat faktoreren araberakoa izango da, eta, bereziki, honako hauen araberakoa:
. onuradunaren eta/edo bizikidetza-unitatearen egoera;
. arreta emateko aukeratutako modua, 2. elementuaren kasuan aurreikusitakoa kontuan hartuta.
Udalen oinarrizko gizarte-zerbitzuek nahi duten bezala antolatuko dute gainbegiratze-baliabide hori, Oinarrizko
Gizarte Zerbitzuaren, gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzeko taldearen edota horretarako itundutako
erakundearen bidez.
- 2. elementua. Etxean arreta emateko baliabide bat da. Bi modutan antola daiteke:
. Zerbitzua jenerotan ematearen bidez.
. Zerbitzuari lotutako prestazio bat ematearen bidez, erregelamenduz finkatzen diren baldintzetan eta
mugekin. Prestazio horren bidez, etxez etxeko laguntza ematen duten erakundeek edo kualifikazioa eta
esperientzia egiaztatua duten profesional autonomoek eskainitako arreta pertsonaleko eta etxeko arretako
zerbitzuak eskuratu beharko ditu onuradunak.

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut