Gizarte zerbitzuak

Informazio, balioespen, diagnostiko eta orientazio zerbitzua

Zerbitzua Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eskaintzen dute, eta honako funtzio hauek ditu:
1. Pertsonei honako alderdi hauei buruzko informazioa ematea:
 Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuak eta prestazioak:
. zer premia eta egoerari erantzuten dieten;
. nori zuzenduta dauden;
. lortzeko baldintzak;
. lortzeko prozedurak;
. hala badagokio, aplikatutako prezio publikoa;
. eskaintzen duten arretaren intentsitatea;
. hainbat prestazio eta zerbitzu konbinatzeko aukera;
. administrazio arduraduna;
. beste edozein informazio baliagarri.
 Beren eskubideak eta betebeharrak, premien balioespen bat eta, hala badagokio, diagnostiko bat eta arreta
pertsonalizatuko plan bat izateko eskubidea bereziki azpimarratuta.
 Eskaeraren bilakaera.
2. Lehen ebaluazio orokor baten bidez premiak balioestea eta, hala badagokio, Mendetasuna, Desgaitasuna,
Bazterkeria eta Babesgabetasuna Balioesteko eta Diagnostikatzeko Zerbitzuari adituen balioespen bat eskatzea.
3. Balioespenean oinarrituta jarraipena behar duen esku-hartze bat beharrezkotzat hartzen den kasuetan, pertsonek
gizarte-premiei dagokienez duten egoeraren diagnostikoa egitea, honako parametro hauei jarraiki:
autonomia/mendetasuna, bebesa/babesgabetasuna, gizarteratzea/bazterkeria, onarpena/parte-hartzea. Ahal den
heinean, interesdunek eta horien babes-sareek parte hartzea komeni da.

4. Pertsona edo pertsonak prestazio ekonomikorik edo zerbitzurik egokienera edo, hala badagokio, prestazioen eta
zerbitzuen arteko konbinaziorik egokienera bideratzea, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren barruan pertsona
horien premiei erantzuteko eta, bidezkoa izanez gero, beste arreta-sistema batzuen sistemetara bidaltzeko.
5. Diagnostikoa kontuan hartuta komeni denean, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak aplikatzeko moduko arreta
pertsonalizatuko plan bat lantzea, erabiltzailearen parte-hartzearekin.
6. Arreta pertsonalizatuko planaren kudeaketa bere gain hartzea eta, ildo horretan, kasuko erreferentziazko
profesionala izatea, inplikatutako beste sistema eta agente batzuekin koordinatzea, arreta pertsonalizatuko
planean aurreikusitako jardunak eta esku-hartzeak abian jartzea, eta horien jarraipena eta aldizkako ebaluazioa
egitea.
7. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak lortzeko aukera antolatzera
bideratutako izapidetze-, kudeaketa- eta koordinazio-funtzio guztiak egitea.
 Zerbitzuaren helburu nagusia Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema eskuragarri izateko aukera informazioarekin
erraztea eta, hala badagokio, beste arreta-sistema batzuetara bidaltzea da.

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut