Euskara

Gu ere bertsotan egitasmoa

Ahozko adierazmena indartzeko Gu ere bertsotan programa bideratzen da Gipuzkoako Bertsozale Elkartea, Floreaga Salestar ikastetxea eta Ikastola Xabier Munibe BHI-rekin.

Programaren helburuak bertsozaletasuna pizteaz gain, ahozko komunikazioa, sormena, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko gaitasuna eta komunikatzaile onak sortzea dira.

9-12 urte bitarteko haurrentzat prestatutakoa da eta hamabostean behin ordubetez bertsolari gaztea joaten da euskarazko klase orduan bertsogintza lantzera. Maiatzean Baztartxo antzokian egiten da kurtso bukaerako jailadia non egitasmoan aritu diren ikasle guztiak parte hartzen duten.

Joan den kurtsoko emaitzekin irakasle, ikasle, guraso eta bertsolari elkartea zoratzen.

Horregatik, aurtengo ikasturtean ere urritik aurrera martxan da egitasmoa Jon Martin bertsolariaren eskutik Floreagako 6. mailako 2 geletan eta ikastolako DBHko 1. mailako 3 taldeetan.


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut