Euskara

Mintzalagun egitasmoa

Euskararen erabilera sustatzeko ezinbestekoa da euskalduntze prozesuan euskara ikaslei, euskaltegietatik pasa direnei, baina, ikas-prozesua amaitu barik edo euskara maila galdu dutenei, ikastola edo eskoletako ikasle ohiei, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duteneei, bertako euskalkia menperatzen ez dutenei eta abarri lotsa galdu eta euskarazko harreman berrien bidez euskaraz berba egiteko aukera ematea.

Hori dela eta, joan den ikasturtean lehen aldiz kurtso osoan eskaini zen Mintzalagun zerbitzua. 10 taldetan banatutako 29 mintzakideak amaitu zuten ikasturteko lehen esperientzia hori.

Aurtengo ikasturtean aurreko urteko arrakasta eta zegoen eskaerari erantzuteko berriro abiatu da mintzalaguna urriaren 7an eman zen prentsaurrekoarekin. Taldeen aurkezpean, berriz, azaroaren 10ean egin zen. Iazko moduan aurreikusita dago bi afari egirea. Lehena Aste Santu aurretik eta bigarrena, aldiz, ekainean Azkoitiko AEK euskaltegiko ikasleekin batera 2011-12 ikasturteari denon artean bukaera emateko. Afari horiek baliabide ezin hobeak dira jarraipena egiteko. Alde batetik, mintzakide guztiekin batzen gara afariaren aitzakiarekin egitasmoaren jarraipena egiteko. Bestetik, euskal giro atseginean programan aritzen garen alde guztien bilgune dira afari horiek.

Egun 13 taldetan banatuta 36 mintzalgunek jasotzen dute aipatutako zerbitzua. Beraz, iaz baino 3 talde gehiago ditugu. Aurtengo helburua da zerbitzua finkatzea eta jarduera osagarriak eskaintzea.

Jarraian aurreikusitako jarduera osagarriak:

- Martxoaren 30ean I. pintxo lehiaketa eta ondoren Jubilatuen tabernan afaria. Txalaparta pintxoak irabazi zuen lehiaketan 7 talde eta 22 lagun aritu ziren giro apartan. Saria talde kide irabazleentzako afaria izan zen.

- Ekainaren 2an Santurtzin mintzalagun eguna. Dagoeneko batzuk eman dute izena iaz oso ondo pasatu zutelako.

- Ekainaren 8an Wikipedia euskaraz hitzaldia Kzgunean. Teoria azaltzeaz gain, bertaratutakoek ariketa praktikoak ere egin beharko dituzte.

- Ekainaren 21ean Bertso tailerra Azkoitiko bertso eskolako irakaslea den Eneritz Artetxeren eskutik. Ordu eta erdiko saio hori egindakoan, Iraurgi elkartean Azkoitiko AEk euskaltegiko ikasleekin batera kurtso bukaerako afaria.

2012-2013 ikasturtea hasteko pentsatu da mintzataldeen aurkezpean egin eta gero, biologo baten laguntzarekin mendi ibialdia gidatua egitea.


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut