Euskara

Lan munduan euskararen erabilera normalizatzeko programa

Arlo sozioekonomikoan eragitea ezinbestekoa da beste esparruetan eta batez ere, hezkuntzan egindako ahalegina eta inbertsioa alperrik ez izateko. Horregatik, 2009tik abian da lan munduan euskararen erabilera normalizatzeko proiektua.

2009an lan eremua eta udal laguntzak zehaztu ziren: 10 langiletik gorako enpresek jasoko lukete euskara plana egiteko proposamena eta udalak asko jota 2.000,00 euroko laguntza eskainiko lioke enpresa horri.

Baldintza horiekin ekin zen 2010ean bisitak egiteari. Baina, krisia bere garai gordinean zegoenez, kostata 4 enpresa baino ez ziren bisitatu eta gastuak murriztu eta soldatak ordaintzeari lehentasuna emanik, ez zen lortu euskara planik abiatzerik.

Iaz, berriz, egoera bestelakoa izan zen. Datu basea eguneratu, lehen 10 gutunak banatu eta 8 bisita lotzea bata bestearen atzetik joan zen. Are gehiago, enpresa horietako batek eurekin 4 aldiz bildu eta gero, aurtengo martxoaren 5ean erabaki du euskara planaren diagnostikoa eta diseinua egitea. Enpresa horri agindutako diru-laguntza emateko apirilaren 27an sinatu da pleno aretoan laguntza hori arautuko duen hitzarmena. Beraz, Serbitzu Elkartea S.L. enpresak datozen hilabeteotan, diagnostikoa eta diseinua ezagututakoan, erabaki du euskara plana egingo duen ala ez. Bestalde, urtarrilean erantzutekotan gelditu zen lantegi batek planta berriaren eraikitze lanak atzeratuta doazela eta, uztailean deitzea eskatu du behin betiko erantzuna emateko. Azkenik, iaz bisitatu ez genuen hirugarren enpresa batek esku artean dituen zenbait kontratu bideratutakoan, bilera eskatu du informazioa jasotzeko.

Beraz, urteotan ereindako haziak ernatzen hasita daude. Baina, udalaren helburua eta nahia hazi horiek loratzea denez, asmoa da euskara plana aurkezteko gelditzen diren 28 enpresetatik hamar bat ahal bada aurten bisitatzea. Dena den, hori egin aurretik ezagutu behar dugu uztailean erantzutekotan gelditu den tailerraren erabakia eta bilera eskatu duenarena ere, denerako dirurik ez dugulako.

Une honetan guretzat lehentasuna du enpresetan diagnostikoak eta diseinuak martxan jartzea. Hortaz, erantzuteko ditugun lantegi horiek bide horretatik joz gero, bisitak datorren urtera
atzeratuko dira.


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut