Euskara

Azkoittixen bai euskarari! (Merkataritzan euskararen erabilera handitzeko programa

Azkoitiko merkataritzan euskararen presentzia eta erabilera bultzatzeko Azkoittixen Bai Euskarari! egitasmoa dugu martxan 2006tik.

Programaren muina Bai Euskarari ziurtagiria da. Are gehiago, ziurtagiri horren goreneko maila lortzea: Zerbitzua eta lana euskaraz.

Egun herriko 52 establezimenduk du aipatutako ziurtagiria eta udalaren helburua eta nahia da kopuru hori handitzea. Horretarako aurten ere Bai Euskarari ziurtagiriaren sustapena egitea aurreikusita du udazkenean Ziurtagiriaren Elkartearekin elkarlanean. Baita ziurtagiridunei jarraipena egitea ere, saltoki horiei laguntzak eta baliabideak eskainiz, aurtengorako aukeratu dituzten helburuak bete ditzaten. Gainera, maila igoerak ahalbideratzeko alde batetik, gutxi falta zaienei arreta berezia eskainiko zaie eta bestetik, azken urteotan konpromisorik hartu ez dutenei maila hobetzeko banakako proposamenak egingo zaizkie.

Udalaren xedea ez da merkatariek ziurtagiria atxikimenduz hartzea, normalizazio prozesuan urratsak ematea baino. Horregatik, udalak ziurtagiri horren jarraipena eta sustapena ez ezik, azken bizpahiru urteotan arlokako lanketak ere egin ditu. 2012rako osasun eta etxetresna elektrikoen arloak lantzea aurreikusi du.

Lehenik arlo horietako profesional eta nagusiei asmoen berri emanez gutuna bidaliko da. Ondoren datu bilketa egiteko hitzordua hartzeko telefonoa deia egingo da eta azkenik, datuak jasotzeko establezimenduak banaka bisitatuko dira. Datu horien irakurketa egin eta gero, beharrei erantzuteko baliabide erabilerrazak eskainiko dira edergintza ala okindegien kasuan egin den moduan aurreko urteotan.

 

- Egun Azkoitian bai euskarari ziurtagiria duten establezimenduak.

Udalak merkatarientzat prestatutako gidaliburuak.

 


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut