Euskara

Euskara ikasteko aukerak

Euskara ikasteko jakin beharrekoa:
1. Helburua zehaztu: ulertzea, hitz egitea, idaztea, perfila ateratzea,...
2. Profesional bati dakizuna eta zeure helburua esan da, honakoa informazioa eskatu:
- Beharko duzun DENBORA.
- KOSTUA.
- Zuretzako duen ESKAINTZA.


Beka lortzeko bete beharrak:
- Azkoitian erroldatuta egotea, gutxienez, ikastaroak irauten duen bitartean.
- 16 urte beteta izatea.
- Gutxienez %85eko asistentzia izatea ohiko, autoikaskuntza, internet bidezko ikastaroetan, ikastaro trinkoetan
eta barnetegian.
- Ikastaroa gainditzea.
- Ikastaroa utzi ala gainditzen ez bada, itzuli beharko zaio Udalari lehen ordainketaren bidez jasotako dirulaguntza.

Beken zenbatekoa:
- Euskaltegian neguan eta udan ikastaroak egin eta gainditzen dituztenei, matrikularen %75a. Nolanahi ere
diru-laguntza ez da 350,00 eurotik gorakoa izango.
- Ikastaro trinko, autoikaskuntza eta internet bidez ikastaroak egin eta gainditzen dituztenei, matrikularen
%70a, beti ere 350,00 euroko mugarekin.
- Barnetegian ikastaroak egin eta gainditzen dituztenei, matrikula, jatordu eta egoitza gastuen %70a, beti ere
1.050,00 euroko mugarekin.
- Urtero eskatzaileko gehienezko laguntza 1.400,00 eurokoa izango da.
Bekak eskatzeko epeak:
- 2013ko urrian hasi eta 2014ko ekainean bukatuko diren ikastaroetarako eskaera 2013ko irailaren 23tik
azaroaren 22 (biak barne) aurkeztu behar da laguntzaren %40a gabon aurretik jasotzeko. Laguntzaren beste
%60aren ordainketa eskatu beharko da 2014ko uztailaren 10a baino lehen.
- Beste kasu guztietan eskaera kurtsoa bukatutakoan, aurkeztu behar da.

Azkoitian dagoen eskaintza:
1. Azkoitiako AEK euskaltegia. Kultur etxea. 4. solairua. Tel: 943 151089 Maite Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
2. Helduen Hezkuntza Iraunkorra Tel.: 943 850399
Azkoititik kanpoko eskaintza:
1. Elgoibarko AEK euskaltegia. Tel: 943 741332
Zarauzko AEK euskaltegia. Tel.943 130175
Zumaiako AEK euskaltegia. Tel:943 860248
Azpeitiko Udal euskaltegia. Tel.: 943 811947
Debabe Udal euskaltegia. Elgoibar Tel.: 943 742731
Zarauzko Udal euskaltegia. Zarautz. Tel: 943131153
Urretxu Zumarragako Udal euskaltegia. Urretxu Tel.: 943 723310
2. Hizkuntza Eskola Ofízialak: Eibar 943 200618-48 / Irun 943 626391 / Donostia 943 286311
3. Barnetegiak: - Maizpide. Lazkao. Tel.: 943 889231 / www.maizpide.com / Marian - Mari Paz
- Aurten bai, Zornotzako barnetegia. Amorebieta. Tel.: 94 6308304 / 94 6309677
Murgilketa. 3 modalitate: klaseak / klaseak eta bazkaria / klasea eta mantenu osoa / Matrikula: hilabeteka
4. Autoikaskuntza. 3 atal: Norberak egin behar duena etxean, tutoretza eta mintzapraktika egitera joan behar.
Inguruan: Azkoitiko AEK / Urretxu Zumarragako Udal euskaltegia /Zarauzko Udal euskaltegia
Donostian: Bai&by. Tel.: 943 433102 / Monpas berri. Tel. 943 277465 / Legazpi 6. Tel.: 943 219907
6. Klase partikularrak
Oharra: Irakasleari argi esan hasieratik duzun helburua ikas-prozesua horretara moldatzeko.


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut