Berriak

Berriak

Pare bat orduz Nagusia kaleko 20 bat lagun euren etxeetatik aterarazi dira kable elektrikoek su hartu dutelako

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/07/18, Asteartea - 10:24

nagusia

Nagusia kaleko 42 eta 54 zenbakien arteko etxebizitzak hustu behar izan dira gaur goizean, Iberdrolaren kable-sareak aipatu puntuan su hartu duelako. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarlanean 20 bat bizilagun aterarazi dituzte etxeetatik eta Jubilatuen Etxera eraman dituzte arazoa konpondu bitartean. Pare bat orduren ostean beren etxeetara bueltatu dira.

   

Udalak gaur auzo-bilera Urrategin egingo du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/07/18, Asteartea - 06:32

IMG 4080

Martitten atzo egin zuen Udalak aste honetarako deitutako lehenengo auzo-bilera. Gaur, 19:00etan, Urrategin egingo da eta bihar ordu berean, Elkargunean. Bileren helburua da bizilagunekin dituzten behar nagusiak zehaztea inbertsioak definitzeko. Eskaera nagusia baserri bideak konpontzea da eta Udalak hainbat aktuazio aurreikusita ditu jada. Udalak bere proposamena aurkeztearekin batera, auzotarren ekarpenak jasoko ditu.

   

Oteiza Frontoiak itxuraberrituta

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/07/18, Asteartea - 06:19

frontoiak

Udalak Oteiza  frontoiak guztiz itxuraberritu ditu. Denboraren poderioz, eraikinen hormak bezten joan dira hezetasunagatik eta garbiketa lanen ostean, jatorrizko itxura berreskuratu dute frontoiek. Horretarako tratamendu bat aplikatu da. Halaber, itukinak ere bazeuden eta konpondu dira. 

   

Asteburuan Azkoitiko 6. Cricket Txapelketa jokatuko da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/07/18, Asteartea - 05:47

cricket txapelketajpg

Asteburu honetan, uztailaren 22an eta 23an, Azkoitiko 6. Cricket Txapelketa jokatuko da. Partidak arratsaldez izango dira Oteiza Frontoietan. Talde onenen artean, hiru sari banatuko dira eta horietaz gain, garaikur bana jasoko dute jotzaile onenak eta jaurtitzaile onenak. 

   

orrialdea: 3 / 388

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut