Berriak

Berriak

“Irakurriz Gozatu” ekimena martxan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/10/19, Osteguna - 10:00

Gaztezulo Aurten ere Udaleko Euskara zerbitzuak Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko DBH4-ko ikasleen artean Gaztezulo hilabetekaria doan banatuko du urritik martxora bitartean. Guztira 60 ikaslek egin dute aldizkaria jasotzeko eskaera eta denei bidaliko zaie “Irakurriz gozatu” ekimenaren barruan.

Egitasmoaren helburua euskarazko irakurzaletasuna sustatzea da, euskaraz irakurtzen ohitzeko eta euskal prentsa ezagutarazteko.

   

Hurkoaren bulego berriaren inaugurazio ekitaldiak jendetza bildu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/10/17, Asteartea - 21:22

IMG 8887 1

Jose Luis de la Cuesta, Maite Peña, Eider Mendoza, Javier Zubizarreta, Lide Amilibia eta José Félix Martí Massó.

Hurkoa Fundazioak Azkoitian martxan jarri duen bulego berriaren inaugurazio ekitaldia izan da gaur arratsaldean. Agintariak eta herritarrak bildu dira bertan fundazioak eskainiko dituen zerbitzuak gertutik ezagutu eta ekimenari babesa adierazteko. Txiki geratu da Elkarguneako aretoa.

Hurkoako presidente Jose Luis de la Cuestak zuzenduta, ekitaldian izan dira udal ordezkariak Javier Zubizarreta alkatea buru dela, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Eider Mendoza, Lide Amilibia sailburuordea eta Maite Peña diputatua.

   

Azkoitia Lagunkoiak asteazken honetan, urriaren 18an, egingo du hileroko bilera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/10/16, Astelehena - 10:49

Azkoitia Lagunkoiak bere hileroko bilera asteazken honetan egingo du, urriaren 18an, alegia. Taldea Elkargunean bilduko da arratsaldeko 18:00etan. Bilkuran jorratuko den gaia komunikazioa izango da.   

   

Gaurtik salgai Faemino y Cansadoren ikuskizunerako sarrerak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017/10/16, Astelehena - 10:32

faemino y cansado

Azaroaren 18an izango da Baztartxo Antzokian, 20:00etan

Faemino y Cansado bikoteak bere azken ikuskizuna, “¡Quien tuvo retuvo!”, ekarriko dute Azkoitiko Baztartxo Antzokira azaroaren 18an. Hitzordua iluntzeko 20:00etan izango da eta sarrerak gaurtik salgai daude Udaletxeko Kultura sailean (Telefono zenbakia: 943 85 71 70). Sarrera bakoitza 20 euro kostako da. 

   

orrialdea: 9 / 416

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut